Koronavirus (Covid-19) pandemiaren aurrean, medicusmundi Bizkaitik osasuna eta zaintzak erdian jartzen ditugu. Hori dela eta, osasun-erakundeen gomendioak eta Osakidetzak luzatutako prebentzio-neurriak kontuan hartuta, datozen asteetan atzeratu egingo dira aurreikusitako bilerak eta jarduerak. medicusmundi Bizkaiko talde teknikoak gomendatutako argibideak jarraituko ditu, beraz, telelana malgotuko da eta arreta posta elektronikoen edo telefonoen bidez bermatzen saiatuko da.
[ELKARRIZKETA] JOSEP FERRIS i TORTAJADA: “Ingurumen kutsadura 102.000 eta 169.000 milioi euro bitartean kostatu zitzaien herritarrei”
Ferris i Tortajada doktoreak elkarrizketa bat eman dio medicusmundi Bizkaiari, Ana Juaristi gure boluntarioaren eskutik, eta funtsezko bi ardatz aztertu ditu. Batetik, ingurumen osasuna, eta kutsadura bestetik, osasunaren egiturazko faktore gisa.
“Begirada Osasungarria” Euskal Herriko Lehen Arretako I Jardunaldi Kolaboratiboak
Azaroaren 8an eta 9an Euskal Herriko Lehen Arretako lehen jardunaldi kolaboratiboak ospatuko dira Bilbon. Jardunaldiek normalean lan egiten dugun mundu ikuspegia aldatu eta handitzea espero dute. Hitzaldi magistralak gutxitzen saiatuko dira eta gogoeta-espazio berdintasunezkoagoak irekitzea nahi dute. Jardunaldiak Osasun Publikoan eta Medikuntza Sozialean kokatzen dira.
“Osasunerako sarbide unibertsalaren aldeko borrokan jardutea arlo publikotik baino ez da posible”
Pasa den ekainaren 1ean Nayib Bukele El Salbadoreko presidente izendatu zuten. Bere izendapenak FLMNren irteera ekarri du ezinbestean. Azken 10 urteetan agintean egon den alderdia da eta El Salbadoreko osasun-sistema publikoaren erreforma garrantzitsua martxan jartzea izan du helburuetako bat. Osasun Politiken ministro orde zenak, Eduardo Espinozak, Bilbon antolatu genuen “Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren […]
Osasunetik sexu-eta genero-aniztasuna patologia bihurtzen ditugunean
Sexualitateak eta arauaz kanpoko generoak patologia bihurtzea osasunaren arloko profesionalen artean zilegitzat jotzen den indarkeria da oraindik ere. LGTBI+ pertsona askok diagnostikoa jasotzen dute eta gaixo gisa tratatzen zaie, estigmen arabera eta pertsona gisa txikituta. Ondorioz, giza duintasuna eta aitorpen soziala kentzen zaie.
JARDUNALDIA: “Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren rola osasunaren eskubidearen defentsan”
Ekainaren 26an, “Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren rola osasunaren eskubidearen defentsan” JARDUNALDIA antolatu dugu medicusmundi araba, medicusmundi bizkaia y medicusmundi gipuzkoa elkarteek batera. Bizkaia Aretoan-UPV/EHU izango da (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), 9etatik 14.30era. Sarrera doakoa izango da eta plazak mugatuak. Anima zaitez!
“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentala
“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentalak osasunerako sarbidearen egoeraren inguruko gogoeta planteatzen du. Osasuna baldintzatzen duten determinatzaileak osasun zerbitzuetatik haratago doazela eta faktore ezberdinek nola eragiten duten gure bizitza kalitatean, hain zuzen ere.
“Funtsezkoa da genero-ikuspegi feminista bat sartzea emakumeen osasunaren gainean hartzen diren neurrietan”
Maiatzaren 28a: Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna Elkarrizketa Beatriz Velardiez Modroño Mujeres para la Salud elkarteko komunikazio-arduradunarekin
Emakumeak sarean: Ura eta saneamendua Omoa-n
Hondurasko Omoa munizipalitatean, Cuyamel ibaiaren erdiko arroan, bizi diren 5 komunitatek proposatu zituzten toki-garapenerako ekimenak bultzatzen jarraitu dugu 2018an. Hain zuzen, hiru komunitatetan ura eskuragarri izateko eta beste bitan, berriz, ur-erabilgarritasuna optimizatzeko. Halatan, komunitate horietan hobetu egiten da ur-baliabidea, bai kopuruan bai kalitatean.
Nazioarteko laguntzaren osasunerako ekarpenak gutxitu egin dira osasun arazoek jarraitzen duten bitartean
medicusmundik eta Munduko Medikuek Osasunaren garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa – 2017ko txostena aurkeztu dute. 2002tik argitaratzen den txosten honek, osasun politiketan eragitea du helburu, Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) analisi kritiko bat eginez, osasun deszentralizatuan, nazioartean zein estatuan. Txosten honek Euskadi, Andaluziaren atzetik, GLOean gehien gastatzen duen bigarren autonomia-erkidegoa (AE) dela adierazten du, eta baita […]










