Urtarrilaren 17an, brindisa!

Datorren urtarrilaren 17an, arratsaldeko 7etan, Bizkaiko Medikuen Elkargoan elkar ikusteko gonbidapena luzatzen dizuegu, eta beste 50 urte osasun-eskubidea aldarrikatzeko brindisa egin dezagun!

medicusmundi bizkaiako 50. urteurreneko ekitaldia

Joan den azaroaren 18an medicusmundi bizkaian gure 50. urteurrena ospatu genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Ekitaldian Bilboko Alkateak, Juan Maria Aburto, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko, Lankidetzako eta Dibertsitateko Zuzendari Nagusi den María Guijarro-k eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zuzendariak, Paul Ortega, hartu zuten parte. Gainera, Eduardo García Langarica, FAMME-ko Presidentearen, eta Itziar Irazabalen, medicusmundi bizkaia-ko Presidentaren […]

medicusmundik eta UPV/EHUk alderdi politikoak elkartuko dituzte Euskadiko osasun publikoaren inguruan proposatzen dituzten konpromiso eta neurriei buruz eztabaidatzeko

Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeen bezperetan, medicusmundiren EAEko hiru elkarteek (medicusmundi álava/araba, medicusmundi bizkaia eta medicusmundi gipuzkoa) hauteskunde horietara aurkezten diren alderdi politiko nagusiak mahai-inguruan elkartu nahi izan dituzte, datorren legealdirako alderdiok osasunerako eskubidearen inguruan aurkezten dituzten konpromiso eta neurriak ezagutarazteko helburuz. Hitzordua jende guztiari irekita egongo da, eta irailaren 19an, astelehena, egingo da, 19:00etatik 21:00etara […]

“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Bizkaiara heldu da

Igande honetan, irailak 18, 13:00etan, Basauriko Kale Nagusiaren eta Berriotxoa Kalearen arteko bidegurutzean, Medicus Mundi GGKEk “Osasuna preziorik onenean” izenburua duen musika eta antzerki ekitaldiari hasiera emango dio, Basaurin, Algortan, Erandion, Santurtzin eta Bilbon aurrera eramango dena, Gipuzkoatik pasa eta gero. Lan hori sortu duen eta euskal herriko kaleetan hori antzeztuko duen Tirante Plataformak, Medicus […]

Medicusmundi eta Nseloko osasun guneko laguntza proiektua

“Prevención de las enfermedades de origen hídrico a través del apoyo a la mejora de la situación de acceso al agua, la higiene y el saneamiento en la zona de salud de Nselo” izeneko proiektua, Kongoko errepublika Demokratikoan Osakidetzako %0,7 Solidaritate Funtsaren finantziazioarekin aurrera eramaten ari dena, bi komunitateetako ura, higiene eta saneamendu egoera babesten […]

“La salud al mejor precio”, osasun publikoko desberdintasunak salatzeko ikuskizuna.

Medicusmundi bizkaiak eta Tirante Plataformak “La salud al mejor precio” izeneko ikuskizun musiko-teatrala aurkeztuko du irailaren 17tik 30era arte Bizkaiko zenbait udalerrietan (Bilbo, Erandio, Getxo, Basauri, Santurtzi), Gipuzkoan lortutako arrakasta eta gero. Tirante Plataformak osasun publikoa bidegabekoa eta desberdina den osasun batean bihurtzen ari dela salatzen du. Honen harian, pertsona guztien osasun arretako eskubidearen kontra […]

EAEko Lankidetzari buruzko Legea ez dela betetzen salatu dute Eusko Legebiltzarrean eta zerga-arintze handiagoa eskatu

Osasungintzan espezializaturiko GGKE medicusmundi, Munduko Medikuak eta Prosalus elkarteek  joan den astean berriz ere egin zioten Eusko Legebiltzarrari historikoa den eskaera bat: EAEko Lankidetzari buruzko Legea betetzeko, lege horretan Euskadiko BPGaren % 0,7 garapenerako lankidetzara zuzentzea ezarrita dago eta. 2015eko “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioan” txostenaren aurkezpenean, hiru elkarteek argi utzi zuten Eusko Jaurlaritzak […]

TTIP ETA OSASUNAREN PRIBATIZAZIOA

Mario Fernández, OSALDEko eta Osasun Aldeko Euskal Foroko kidea. TTIP benetako mehatxu izan daiteke osasunerako eta gaur egun lortuak ditugun osasun-sistemetarako.Gaur egun ezagutzen dugun Osasun Sistema Nazionala (OSN), bere arazo guztiekin, nazioarte mailan munduko onenetako eta eraginkorrenetako bat bezala ikusia dago.Espainiako Estatuan Osakidetzak ospe eta estimu handia du alde horretatik.Adituek diotenez, “osasun-sistema unibertsalek –jabetza eta […]

GAZTEAK HEGOAREN BILA LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 30ERARTE LUZATU DUGU!

Ez duzu izena emateko denborarik izan? Izena emateko epea konturatu gabe pasa al zaizu? Ezagutzen duzun norbaitek parte hartuko du eta zu irrikitan zaude orain? Egon lasai! GAZTEAK HEGOAREN BILA LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 30ERARTE LUZATU DUGU! 19 eta 30 urte bitarteko bazara eta Euskadin bizi eta ikasi edo lanean bazabiltza… Lau pertsonaz osatutako […]

JARDUNALDIA: “OSASUNA, ESKUBIDEA ALA NEGOZIOA?” DATORREN OTSAILAK 23AN BILBON

Datorren otsailak 23an, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3), “Osasuna: eskubidea ala negozioa?” jardunaldia izango da, medicusmundi arabak, bizkaiak eta gipuzkoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) antolatuta.