Datorren urtarrilaren 17an, arratsaldeko 7etan, Bizkaiko Medikuen Elkargoan elkar ikusteko gonbidapena luzatzen dizuegu, eta beste 50 urte osasun-eskubidea aldarrikatzeko brindisa egin dezagun!
Kaixo lagunok
2016a oso garrantzitsua izan da medicusmundi bizkaiarentzat, 50 urte osasun-eskubidea aldarrikatzen betetzea sekulako lorpena izan da. Eta horrela ospatu nahi izan genuen zuekin.
Iaz, urtarrilaren 17an berriz elkar aurkitzea erabaki genuen. medicusmundi bizkaiarentzat data oso garrantzitsua baita. Egun horretan, baina 1966 urtean, elkartea sortzeko lehen batzarra izan zen. Horregatik, eta urte osoan izandako ilusioa mantentzeko, datorren urtarrilaren 17an berriz elkartzea proposatu nahi dizuegu.
Asteartean, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 7etan, Bizkaiko Medikuen Elkargoan (Lersundi 9, Bilbo) elkar ikusteko gonbidapena luzatzen dizuegu, eta beste 50 urte osasun-eskubidea aldarrikatzeko brindisa egin dezagun!