Azaroaren 8an eta 9an Euskal Herriko Lehen Arretako lehen jardunaldi kolaboratiboak ospatuko dira Bilbon. Jardunaldiek normalean lan egiten dugun mundu ikuspegia aldatu eta handitzea espero dute. Hitzaldi magistralak gutxitzen saiatuko dira eta gogoeta-espazio berdintasunezkoagoak irekitzea nahi dute. Jardunaldiak Osasun Publikoan eta Medikuntza Sozialean kokatzen dira.
Ongi etorria Euskal Herriko Lehen Arretako lehen jardunaldi kolaboratiboetara.
Bilbon ospatuko ditugu azaroaren 8an eta 9an eta gure asmoa, berritzaileak izateaz gain, normalean lan egiten dugun mundu ikuspegia aldatu eta handitzeko balio izatea da.
Jardunaldi kolaboratiboak deitu ditugu, beste askoren lehenak izatea espero dugulako, beren elaborazioan kolaboratzen ari garen elkarte bakoitzaren mugak gainditu nahi dituztelako. Gure helburua begirada “zabalagoa” ezartzen lagunduko digun benetako talde-lana egiten saiatzea da.
Sortzaileagoak izatea nahi dugu eta, horretarako, hainbat era eta metodologia ezberdinak erabili ditugu. Bilboko auzo bateko auzo-etxe batera joan gara, hitzaldi magistralak gutxitzen saiatu gara eta gogoeta-espazio berdintasunezkoagoak irekitzea nahi izan dugu. Oraingo honetan, Zientzia Medikoan eta bere aplikazioan zentratu beharrean, Osasun Publikoan eta Medikuntza Sozialean kokatu nahi izan dugu.
Begirada izendatzea arazo korapilatsua izan da. Azkenean, “osasungarria” deitu dugu, jardunaldi hauetan osasunaren determinatzaileak osatzen dituzten elementu desberdinetan arreta jarri nahi dugulako eta ez bakarrik osasun arretan. Horretarako, antropologoekin, farmazialariekin, arkitektoekin, herritarren elkarteekin, ikasleekin, etab. jarri gara harremanetan. Gure ustez, haien ekarpenak errealitatean sakontzeko eta osasun arloan gure ezagutza eta praktika eraldatzeko balioko dute.
BATZORDE ANTOLATZAILEA
Elkarte bakoitzeko arduradunak:
OSATZEN / @osatzen / Gorka Maiz, Mikel Baza, Koldo Nistal eta Irma Mugica
OSALDE / @OSALDE_OP / Agurtzane Ortego eta Esther Etxegarai
OPIK / @Opik_ikerketa / Unai Martin
EHLAES / @EHLAES_ / Ander Lopez de Heredia eta Leire Garate
SEFAP / @Sefap_FAP / Nekane Jaio
MEDICUSMUNDI BIZKAIA / @medicusmundibiz / Ines Egino
FEDERACIÓN DE ASOCIACIONES VECINALES DE BILBAO / @aavvbilbao / Celina Pereda
ASOCIACIÓN DE CONSUMIDORES DEL PAIS VASCO (EKA) / @EkaAcuv / Koldo Nabaskues
PROGRAMA
Ostirala 08/11
ARRATSALDEA
15:00-16:00 Dokumentazioaren banaketa
16:00-16:30 Aurkezpena
16:30-17:30 HITZALDIAK
4 hizlarik 4 gai aurkeztuko dizkigute 15 minututan, bigarren tarte batean eztabaidatu eta garatzeko guztion artean.
1. ELIKADURA: POZOIA EMON. GAIXOTZEN GAITUEN ELIKADURARANTZ BIDAIA
2. GENEROA ETA OSASUNA: “DEGENERATUAK” GENEROARI BURUZKO GOGOETA MEDIKUNTZAREN ESPARRUAN
3. ARRETA EREDUAK
4. KULTURARTEKOTASUNA: KUSKUSA ETA PATATA TORTILLATIK HARATAGO? KULTURARTEKOTASUNA PROIEKTU SOZIAL ETA POLITIKO GISA
17:30-19:00 Eztabaida
Gaiak taldeka landu EDE taldearen dinamizazioaren bidez.
19:00-20:00 Konklusioak
21:30-23:30 Afaria eta Kontzertua
Larunbata 09/11
GOIZA
9:30-11:30 TAILERRAK
Tailerren buruzko informazio gehiago.pdf
1. IKERKETA ETA ETIKA: INFORMATUTAKO BAIMENATIK HARATAGO
2. AUZOA, EGUNEROKO BIZITZA ETA OSASUN KOMUNITARIOA
3. POLITIKA FARMAZEUTIKOA ETA ENTSEGU KLINIKOAK: IKUSPEGI KRITIKOA
4. MINAREN KUDEAKETA: MINAREN GAINEAN ERAKUTSI ZIZUTEN GUZTIA AHAZTUZ
5. URBANISMO: HIRIGINTZA OSASUN SUSTAPENERAKO ALIATUA
6. OSASUN KOMUNITARIOA: OTXARKOAGAKO OSASUN AKTIBOAK MAPATZEN, BEGIRADA BAT KONTSULTATIK HARATAGO
7. PEDIATRÍA: MEDIKALIZAZIO HAURTZAROAN:EGOERA KLINIKOETATIK ABIATUTA (ELEBIDUNA) / MEDICALIZACIÓN EN LA INFANCIA. SITUACIONES CLÍNICAS (BILINGÜE)
8. KULTURARTEKOTASUNA: SASTIPEN GAU RROMA. OSASUNA ETA HERRI IJITOA
11:30-12:00 Kafea-atsedena
12:00-13:30 Jardunaldien itxiera
LEHEN ARRETA: GURE ETXEKOANDRE BIKAINA