Aniztasunaren aldeko txapak

Aniztasunaren aldeko txapak Image

Ekainean eta Uztailean, EHUko Erizaintza Graduko ikasleek osasun-arloan ere sexu eta genero aniztasuna aitortzeko txapa bat eramango dute. Urteko lehen sehilekoan, Erizaintza Graduko bigarren eta hirugarren mailako ikasleei, sexu eta genero-aniztasuna osasunaren eta unibertsitatearen eremuan txertatzeko formazioa eman diegu. Prestakuntza horiek aurrera eramateko, Aldarteren laguntza eta Erizaintza Fakultateko Zuzendariaren inplikazioa beharrezkoa izan da.

Saioetan zehar, ikasleek osasun-ikuspegitik sexu eta genero aniztasunera hurbildu dira, benetako kasuak aztertuz. Horri esker, etorkizuneko erizainak osasun-langileen larruan jarri dira, eta egoera bakoitzean eman beharreko urratsak ezagutu dituzte. Baina era berean, zalantzan jarri ahal izan dira gaur egun erabilgarri dauden tresnak eta baliabideak, orain arte hartutako neurriak, jarduerak…

Gainera, ikasleek osasun-arloan sexu eta genero anizasuna txertatzeko proposamenak diseinatu dituzte. Proposamen horiek anitzak izan dira: intsigniak, kartelak, informazio liburuxkak, itxaron gelan jartzeko iragarkiak edota jolasak. Baina proposamen bat egia bihurtu da, txapa egitearena; izan ere, proposamen guztien artean hori izan baita eragingarriena martxan jartzeko eta arrakasta gehien izan duena. Hortaz, lelo eta diseinu guztietatik, aurpegi irribarretsua eta LGTBI+ siglak aukeratu dira, kolore anitzeko banderaren gainean. Txapa hori, Bizkaiko osasun zentro ezberdinetan praktikan dauden erizainek eramango dituzte ekaina eta uztzailean zehar

Horrez gain, ikasleen artean “LGTBI+ pertsonen tratu ona osasun-sisteman” dekalogoarekin harremanetan jarri dira, osasun langile gisa aritzen direnean kontuan hartu beharreko alderdiak ezagutuz eta azpimarratuz.

Praktikak amaitu ondoren, honen inguruko balorazio bat egingo dute ikasleek, ikusteko ea sexu eta genero-aniztasuna osasun-arloan aintzatestea eta txertatzea posible izan den

Lehen aipatutako dekalogo hori HEMEN ikus dezakezue. Baliagarria izatea espero dugu.

Eskerrik asko guztioi!

Itzuli