Pertsona aberatsen eta txirotutakoen arteko desberdintasun handiak, baita Euskadin ere, salatzen dituzte erakunde sozialek Desparekotasun gordinen aurka mugitu lelopean bizi martxak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, antzezlana, erakusketak eta zine forumak bezalako ekimenek pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartzeko beharraren premiaz kontzientziatuko dute, ezinbesteko migrazioetan atentzioa ere jarriz. Urriaren 17an Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. Hori […]
Euskadin osasungintzan egiten den gastu orokorrean lau eurotik bat finantzaketa pribaturako da.
medicusmundi “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu ditu prentsa aurrekoan Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud proiektuaren testuinguruan, medicusmundi GGKEak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu zituen prentsaurrekoan. Azterlan hori 2014ko abendua eta 2016ko urria […]
Honduras eta El Salvadorreko osasun sistemak eta sarbideak
Munduko herrialde ezberdinetan dauden osasun sistemak eta herritarrek hauetara duten sarbidea ikustaraziko duen dokumentala filmatzeko, medicusmundi bizkaia Ertamerikan izan da. Oraingo honetan taldea El Salvador eta Hondurasen egon da, bertako osasun sistemetan egiten ari diren erreformak aztertzen. Herrialde hauetako egoera sozio-sanitarioa hurbiletik ezagutzeko, taldeak osasun zerbitzu eta ministerioetako langile eta ordezkariez gain, erabiltzaileak eta hango erakundeak […]
2016eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.
2016 urtean medicusmundi bizkaian egin dugun lanaren laburpena biltzen duen memoria aurkezten deizuegu gaur. 2016. urtea oso berezia izan da gure elkartearentzat, 50. urteurrena ospatu dugulako. Mende erdia bete dugu osasunaren aldeko eskubidea aldarrikatzen, Hegoaldean zein Iparraldean. Orri hauetan gure lehentasunak zeintzuk diren gure lerro estrategiakoak, zein herrialdetan egiten dugun lan, eta zer nolako emaitzak ditugun zure […]
Urtarrilaren 17an, brindisa!
Datorren urtarrilaren 17an, arratsaldeko 7etan, Bizkaiko Medikuen Elkargoan elkar ikusteko gonbidapena luzatzen dizuegu, eta beste 50 urte osasun-eskubidea aldarrikatzeko brindisa egin dezagun!
2016ko udazkeneko boletina argitaratuta dago jada!
Medicusmundi bizkaiatik 2016ko udazkeneko boletina berriki argitaratu dela adierazten dugu. Bertan, gure elkarteko aktualitatea errepasatzen dugu, langile ohiak diren elkarrizketa batzuekin, Guatemalan eta KEDn ezartzerakoan bizitako egoera kontatzen dutenartikuluak, gure 50. urteurrenaren errepasorik hoberena… Eta, azkenik, boletín hau egiteko parte hartu duten kide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, laguntza handia izan zarete guretzat! medicus-mundi-no-84
Eguberri on medicusmundi bizkaiaren partez!
Hain seinalatuak diren egun hauetan, medicusmundi bizkaiatik gurekin egon diren pertsonei eskerrak eman nahi dizkiegu, bidezkoagoa eta denontzat den osasun publiko baten alde borrokatzeagatik. Hori dela eta, espero dugu maitatzen dituzuen pertsonekin festa atseginak biziko dituzuela. Izan ere, gizakiak izanda, gehiago disfrutatzen dugu gure ingurukoekin. Gainera, joaten den urte honetan, gure elkartearen 50. urteurrena ospatu […]
Eskerrik asko 50 urte hauetan gurekin egoteagatik!
Joan den azaroaren 18an gure 50. urteurrenaren ekitaldia egin genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan eta, medicusmundi bizkaiatik, jasotako elkartasuna eskertu nahi dugu. Asko izan ziren hurbildu ziren pertsonak eta, haiekin, arratsalde on bat pasa genuen gure erakundearen 50 urteak gogoratzen. Eta, hurbiltzeko aukerarik izan ez bazenuen, hementxe daukazu argazki galeria bat eta 50. urteurreneko bideoa!
Medicusmundi bizkaiaren izenean, “Desde Santurtzi a Bilbao” Lasterketa dela eta jasotako babesa eskertzen dugu
medicusmundi bizkaiatik, Santurtziko Atletismo Taldeari eta medicusmundi bizkaiaren izenean korrika egin zutenei eskerrak eman nahi dizkiegu. Plazer bat izan zen guretzat Santurtziko Atletismo Taldearekin kolaboratzea, izan ere, dortsal bakoitzeko euro bat eman zion medicusmundi bizkaiari. Bestalde, irabazleak zoriondu behar ditugu, garaipena lortzeko esfortzu handi bat egin zuten eta. Hurrengo urtean errepikatzea espero dugu!
medicusmundi bizkaiako 50. urteurreneko ekitaldia
Joan den azaroaren 18an medicusmundi bizkaian gure 50. urteurrena ospatu genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Ekitaldian Bilboko Alkateak, Juan Maria Aburto, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko, Lankidetzako eta Dibertsitateko Zuzendari Nagusi den María Guijarro-k eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zuzendariak, Paul Ortega, hartu zuten parte. Gainera, Eduardo García Langarica, FAMME-ko Presidentearen, eta Itziar Irazabalen, medicusmundi bizkaia-ko Presidentaren […]