Hamar urte emakumeen garapen ekonomiko eta soziala kooperatiben bitartez lantzen

medicusmundin 2007tik daramagu egoera ahulean eta gizartetik baztertuta dauden Ruandako emakumeei garapen sozial, ekonomiko eta pertsonalean laguntzen dieten kooperatibekin lanean. Nekazaritza, abeltzaintza edo artisautza (otzara-denda) bezalako diru-sarrerak eragiten dituzten ekintzen bitartez, eta alfabetizazio eta formakuntza ezberdinen bitartez, emakume hauek beraien gaitasunak garatu ahal izan dituzte, komunitateentzako ereduak bilakatuz. DUKORE TUJY´IMBERE (Aurrera egiteko lan egin dezagun) […]

On Bittor Garaigordobil, MMB Ekuadorrera eraman zuen gizona hil da

medicusmundi bizkaren kide zuzena ez izan arren, Bittor Garaigordobil erakundearen jaiotzan egon zen, eta orain dela 52 urte Ekuadorren sartu gintuen pertsona izan zen. Bilboko Misio Diozesiarretako kidea, apirilaren 24an zendu zen, 102 urte zituelarik. Mon. Garaigordobil (1915eko urriaren 17) Abadiñon jaio ze arren, 34 urte eman zituen misiolari gisa, eta 1948an Euskaditik Ekuadorrera joan […]

Las Lorocas taldeak irabazi du Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren seigarren edizioa

Larunbat honetan, apirilak 21, Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren seigarren edizioko azken proba eta bukaerako jaia egin dituzte Donostian Euskadiko hiru medicusmundi elkarteek. Donostiako Parte Zaharreko kaleetan proba burutu eta gero, bertako zenbait dendaren laguntzarekin, bukaerako jaia egin zen Kresalan, eta han banatu zitzaizkien sariak talde irabazleei. Las Lorocas taldeak eskuratu du lehen saria, alegia, Erdialdeko […]

2018ko Ohiko Batzar Nagusia

Larunbatean, apirilaren 21ean, medicusmundi bizkaiako Ohiko Batzar Nagusia ospatu genuen, Bizkaiko Medikuen Eskolan. Elkarretaratzean, Hezkuntza, Afrika eta Erdialdeko Amerikako proiektuen eta erakundeko administrazioko arduradunek 2017 urtean zehar egindako lana erakutsi zuten. Bestalde elkartearen estatuak betetze aldera, Zuzendaritzako Batzordeko karguak berritu ziren. Batzarra bukatzean, duela gutxi aurkeztutako LA SANIDAD EN SHOCK: NEGOCIANDO CON LA SALUD dokumentalaren emanaldia […]

Crowdfundingaren helburua beteta: materialak GUatemalako El Reposo herriko osasun zentrora heldu dira

2017an, Guatemalako El Reposo herriko osasun zentroko egoera hobetzeko Crowdfunding kanpaina egin genuen. medicusmundi bizkairen boluntarioen parte hartzeari, Ur Basque People erakundearen laguntzari, Kukumiku plataformari eta parte hartu zenuten pertsona guztiei esker, helburua lortu genuen eta herri honetako biztanleek beraien osasunerako sarbidea bermatzen duen zerbitzu medikua dute. Asier Alberdi, erizaina eta medicusmundi bizkaiako boluntarioak prozesua […]

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketak 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu

Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa) bi urtean behin antolatzen dute Gazteak Hegoaren bila lehiaketa, eta haren seigarren ekitaldian 19 eta 30 urte arteko berrehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, lau kideko taldeetan.Martxoaren 5ean abiatu zen lehiaketa honetan, parte-hartzaileek gogoeta egin ahalko dute osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko […]

“Osasuna, denon ardura”

medicusmundik Osaldek antolatu dituen osasunaren defentsan herritarren parte hartzea bultzatzeko antolatu diren jardunaldietan parte hartuko du, martxoaren 2 eta 3an. medicusmundi arabak, medicusmundi bizkaiak eta medicusmundi gipuzkoak, OSASUNA DENON ARDURA, Osaldek eta Osasunerako Euskal Foroak antolatzen dituzten jardunaldietan parte hartuko dute. Jardunaldien helburua, Osasunerako Euskal Foroak hasieratik landu dituen gaietan herritarren parte hartzea sartzea izango […]

Guatemalan egondako euskal gazte lankideei elkarrizketa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan genero indarkeria jaso duten Guatemalako emakumeekin lanean Begoña eta Garazi Guatemalako Chimaltenango hirian izan dira medicusmundi bizkaiak eta Asogen elkarteek kudeatzen duten genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako aterpetxe baten lanean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker. Gazte biek udako hiru hilabeteak eman dituzte Guatemalako hegoaldean dagoen Chimaltenango herrian, medicusmundi bizkaia eta ASOGENek genero indarkeria […]

Jai giroa Santurtzitik Bilbora herri lasteketan

Parte hartze masiboa, giro ona eta bizimodu osasuntsua gailendu ziren Santurtzitik Bilbora herri lasterketaren XXIX. aldian. Bigarren urtez jarraian, medicusmundi bizkaia ere bertan izan ginen, haibat boluntarioen laguntzari esker antolatzen den lasterketa honi izaera solidarioa gehituz. Aurten, izen emate bakoitzeko euro bat  medicusmundi bizkaiarentzat izango da, Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen ditugun proiektuak finantzatzeko. Batzen den dirua, […]

Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna

Hurrengo azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. medicusmundi bizkaiatik emakumeen kontrako edozein biolentzia motarekin amaitzeko lan egiten dugu, bai Hegoaldeko herrialdeetan, baita Bizkaian ere. Hori dela eta, egun honetan kalera ateratzera animatzen zaituztegu, egiten diren manifestazioetan parte hartu ahal izateko. Izan ere, badakigu borroka eguneroko gauza dela eta, horregatik, ezinbestekoa da indarrak […]