Nire amesgaiztoetako lodia

Emakumeoi ezartzen dizkiguten edertasun-kanonek banaka konpondu ezin diren zenbait arazo sortzen dituzte, eta horiek errazten dituzten gizarte-egiturak ulertuz eta salatuz baino ezingo ditugu ebatzi.

Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)

Joan den urrian, Faktoria Lilaren laguntzaz, Guatemalan egindako bideoa aurkeztu nahi dugu. “Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)” lelopean, indarkeria matxistak eta honen inguruan Guatemalako egoera aztertu nahi dugu. Hauen kausak eta ondorioak kontutan hartuz.

Urtarrilaren 17an, brindisa!

Datorren urtarrilaren 17an, arratsaldeko 7etan, Bizkaiko Medikuen Elkargoan elkar ikusteko gonbidapena luzatzen dizuegu, eta beste 50 urte osasun-eskubidea aldarrikatzeko brindisa egin dezagun!

2016ko udazkeneko boletina argitaratuta dago jada!

Medicusmundi bizkaiatik 2016ko udazkeneko boletina berriki argitaratu dela adierazten dugu. Bertan, gure elkarteko aktualitatea errepasatzen dugu, langile ohiak diren elkarrizketa batzuekin, Guatemalan eta KEDn ezartzerakoan bizitako egoera kontatzen dutenartikuluak, gure 50. urteurrenaren errepasorik hoberena… Eta, azkenik, boletín hau egiteko parte hartu duten kide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, laguntza handia izan zarete guretzat! medicus-mundi-no-84

Indarkeria matxistaren kontrako bertsoak

Joan den abenduaren 16an, “Bertsoz-Bertso Indarkeria Matxistei Aurre” bertso-saioa antolatu genuen Durangoko Plateruenan, Durangoaldeko Bertso Eskolako kolaborazioarekin. Ekimen honekin indarkeria matxistaren manifestazio desberdinak salatu nahi dira, bai Durangon, baita Guatemala eta Ruanda bezalako herrialdeetan. Horretarako, Andereak, Bilgune Feminista, Sorgiñola eta Berbaro bezalako elkarte durangotarren laguntza izan genuen. Gainera, nabarmendu behar da Alaia Martín, Nerea Elustondo […]

Eguberri on medicusmundi bizkaiaren partez!

Hain seinalatuak diren egun hauetan, medicusmundi bizkaiatik gurekin egon diren pertsonei eskerrak eman nahi dizkiegu, bidezkoagoa eta denontzat den osasun publiko baten alde borrokatzeagatik. Hori dela eta, espero dugu maitatzen dituzuen pertsonekin festa atseginak biziko dituzuela. Izan ere, gizakiak izanda, gehiago disfrutatzen dugu gure ingurukoekin. Gainera, joaten den urte honetan, gure elkartearen 50. urteurrena ospatu […]

Eskerrik asko 50 urte hauetan gurekin egoteagatik!

Joan den azaroaren 18an gure 50. urteurrenaren ekitaldia egin genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan eta, medicusmundi bizkaiatik, jasotako elkartasuna eskertu nahi dugu. Asko izan ziren hurbildu ziren pertsonak eta, haiekin, arratsalde on bat pasa genuen gure erakundearen 50 urteak gogoratzen. Eta, hurbiltzeko aukerarik izan ez bazenuen, hementxe daukazu argazki galeria bat eta 50. urteurreneko bideoa!

Medicusmundi bizkaiaren izenean, “Desde Santurtzi a Bilbao” Lasterketa dela eta jasotako babesa eskertzen dugu

medicusmundi bizkaiatik, Santurtziko Atletismo Taldeari eta medicusmundi bizkaiaren izenean korrika egin zutenei eskerrak eman nahi dizkiegu. Plazer bat izan zen guretzat Santurtziko Atletismo Taldearekin kolaboratzea, izan ere, dortsal bakoitzeko euro bat eman zion medicusmundi bizkaiari. Bestalde, irabazleak zoriondu behar ditugu, garaipena lortzeko esfortzu handi bat egin zuten eta. Hurrengo urtean errepikatzea espero dugu!

Indarkeria matxisten kontrako bertsoak Durangon

Hurrengo ostiralean, abenduak 16, arratsaldeko 20etan, medicusmundi bizkaia GGKE-k, Durangoko Udalarekin batera “Bertsoz-Bertso Indarkeria Matxistei Aurre” izeneko bertso-saioa aurkeztuko dute, Durangoaldeko Bertso Eskolarekin kolaboratuz, Durangoko Plateruenan (Durangoko Kafe Antzokia, Landako Hiribidea, 4A). Ekimen honen bitartez indarkeria matxistaren manifestazio desberdinak salatu nahi dira,  estereotipo menderatzaileekin apurtuz, bai Durangon, baita Guatemala eta Ruanda bezalako herrialdeetan. Emanaldiaren diseinurako […]

“Santurtzitik Bilbora” lasterketak medicusmundi bizkaia lagunduko du

Igande honetan, azaroak 27, “Santurtzitik Bilbora” lasterketak XXVIII. edizioa ospatuko du. Nazioarteko proba honetan 4.000 atletek parte hartuko dute. Hauen artean, medicusmundi bizkaia elkartearen boluntarioak egongo dira. Gainera, Santurtzi Atletismo Klubak inskripzio bakoitzetik euro bat emango dio medicusmundi bizkaiari jarduera solidarioak egin ahal ditzan. Anima zaitez eta egin korrika gurekin!