Donald Trumpek hauteskundeak irabazi eta gero, badirudi Amerikako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko TTIP akordioa (Merkataritza eta Inbertsiorako Akordio Transatlantikoa) izoztuta geratu dela. CETA (Kanadarekin Merkataritza eta Ekonomia Akordio Integrala), ordea, Europar Parlamentuan berretsi zen otsailaren 15ean, 2009. urtetik zortzi urtez sekretupean negoziatzen egon eta gero. Itun honen helburua Kanada eta Europar Batasunaren arteko […]
Ur Basque People jarduera apirilaren 30ean antolatuko da Getxon
Fadurako kiroldegiak hartuko du apirilaren 30ean, igandean, Ur Basque People ekimen solidarioa, Ur Irekiak Galea Taldeak antolatuta, Getxo Udala eta Laboral Kutxarekin lankidetzan. Ekimen honen bigarren ekitaldia da –lehenengoa iaz egin zen Plentzian-, igeriketa eta ur-kiroletako zaletu guztiei zuzendua. Bertan dirua bilduko da MedicusMundi GKErentzat eta premia-premiazko elikagaiak batuko dira Sortarazi Elkartearentzat. Álvaro Gonzálezek nabarmendu […]
“Nekazaritza-kooperatiben bidez, emakumeek autokontsumoa bultzatzen dute eta erreferenteak bihurtu dira komunitateetan”
Otsailean medicusmundi Bizkaia eta Arabako talde batek Ruandara bidaia egin zuen, erakundeak herrialde horretan bultzatzen dituen proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Bisita horretan Yon Arrieta medikuak parte hartu zuen. Arrieta orain dela 20 urte hasi zen medicusmundi Bizkaian parte hartzen, eta gaur egun erakundearen presidenteordea da. Berarekin berba egin dugu bere esperientzia ezagutzeko asmoz. Horrelako bidaia […]
LAN ESKAINTZA: Ruandan bertatik bertara proiektuak kudeatzeko teknikaria, medicusmundi araba/bizkaiarentzat
Hautatzen dugun pertsonak bertatik bertara lan egingo du Ruandan, tokiko bazkideekin batera koordinatuz eta bertan lantalde bat osatuz.
Urte bat Berta Caceres laguna hil zutenetik
2016ko martxoaren 3an Berta Caceres laguna hil zuten Hondurasen. Urte bat pasata inpunitatea nagusi da oraindik. Horregatik egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dugu.
Nire amesgaiztoetako lodia
Emakumeoi ezartzen dizkiguten edertasun-kanonek banaka konpondu ezin diren zenbait arazo sortzen dituzte, eta horiek errazten dituzten gizarte-egiturak ulertuz eta salatuz baino ezingo ditugu ebatzi.
Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)
Joan den urrian, Faktoria Lilaren laguntzaz, Guatemalan egindako bideoa aurkeztu nahi dugu. “Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)” lelopean, indarkeria matxistak eta honen inguruan Guatemalako egoera aztertu nahi dugu. Hauen kausak eta ondorioak kontutan hartuz.
Urtarrilaren 17an, brindisa!
Datorren urtarrilaren 17an, arratsaldeko 7etan, Bizkaiko Medikuen Elkargoan elkar ikusteko gonbidapena luzatzen dizuegu, eta beste 50 urte osasun-eskubidea aldarrikatzeko brindisa egin dezagun!
2016ko udazkeneko boletina argitaratuta dago jada!
Medicusmundi bizkaiatik 2016ko udazkeneko boletina berriki argitaratu dela adierazten dugu. Bertan, gure elkarteko aktualitatea errepasatzen dugu, langile ohiak diren elkarrizketa batzuekin, Guatemalan eta KEDn ezartzerakoan bizitako egoera kontatzen dutenartikuluak, gure 50. urteurrenaren errepasorik hoberena… Eta, azkenik, boletín hau egiteko parte hartu duten kide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, laguntza handia izan zarete guretzat! medicus-mundi-no-84
Indarkeria matxistaren kontrako bertsoak
Joan den abenduaren 16an, “Bertsoz-Bertso Indarkeria Matxistei Aurre” bertso-saioa antolatu genuen Durangoko Plateruenan, Durangoaldeko Bertso Eskolako kolaborazioarekin. Ekimen honekin indarkeria matxistaren manifestazio desberdinak salatu nahi dira, bai Durangon, baita Guatemala eta Ruanda bezalako herrialdeetan. Horretarako, Andereak, Bilgune Feminista, Sorgiñola eta Berbaro bezalako elkarte durangotarren laguntza izan genuen. Gainera, nabarmendu behar da Alaia Martín, Nerea Elustondo […]









