Osasunaren Nazioarteko Eguna apirilaren 7an ospatzen da urtero, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) sorreraren urteurrena oroitzeko, 1948an. Aurten bektoreen bidez transmititzen diren gaixotasunei buruz hitz egingo da. Bektoreak gaixotutako pertsona baten (edo animali baten) patogenoak beste pertsona bati transmititzen dizkioten organismoak dira; orokorrean, eremu tropikaletan eta edateko ura eta saneamendua izateko arazoak dituzten lekuetan ohikoagoak dira. […]
medicusmundi bizkaiako Batzar Nagusia
Apirilaren 2an, medicusmundi bizkaiako Bazkideen Batzar Nagusia izango da, Bizkaiko Medikuen Elkargoan, Bilbon, 18.00etan. Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira, balantze globala egingo da eta “Parte hartzea, gizarte eraldatzeko gakoa” hitzaldia entzuteko aukera izango dugu, Fernando Amigo, Rivaseko lankidetza eta gazteria arloak lantzen dituen udal teknikaria eta medicusmundi bizkaiako kooperante ohiaren eskutik.
¿Hacia dónde caminamos las ONG?
Que la cooperación tiene que cambiar en un mundo que se transforma cada vez más rápidamente, es un hecho, pero ¿hacia dónde debemos dirigir nuestros pasos las ONG de desarrollo? Para intentar arrojar algo de luz sobre este tema, el pasado sábado nos acompañó en nuestra jornada de reflexión, José Antonio Alonso, Catedrático de Economía […]
Lankidetza aldaketarako
Alberto Iñurrategi mendizaleak, Ana Urrutia kazetariak eta Gorka Otxoa aktoreak bat egin dute euskal nazioarteko lankidetzaren aldeko kanpainarekin eta EZETZ dio arlo honetan murrizketei.
Zorionak eta urte berri on!
medicusmundi bizkaiak Eguberri zoriontsuak eta urte berri on opa nahi dizuegu. Osasunez beteriko urtea mundu guztiarentzat.
TXOSTENA: Bizkaiko nerabeak oso urrakorrak dira eta gorputza eta edertasun femeninoari buruzko presio sozialei aurre egiteko gaitasun gutxi dute
Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea txostena Ez nago salgai, eta zu? kanpainaren barne dago. Honen bitartez, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi du. Edertasun femeninoari buruzko mezu tradizionalei lotutako esposizio maila oso altua da 13 eta 18 urte bitarteko Bizkaiko nerabeetan. Ondorioz, neska-mutilazk guztiz urrakorrak dira, jokabideak eta ohiturak […]
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako performance eta kontzertua Sopelan
Datorren ostiralean, azaroaren 22an, 20.00etatik aurrera, indarkeria matxisten aurkako kale-ekintza burutuko da Sopelan. Ekimena antolatu dugun kolektiboek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak bistaratu, salatu eta ezabatzen lagundu nahi dugu. Bestalde, 21.ooetatik aurrera Olaia Aretxabaletaren kontzertua izango da.
“Ez nago salgai, eta zu?” Indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina
Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Ez nago salgai, eta zu? lelopean, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi dugu. Imajinario kolektiboak, batez ere nerabeenak, indarkeria kolpeei, bortxaketei eta heriotzari lotzen du. Baina egon badago bestelako indarkeria, sinbolikoa, hain maltzurra ze indarkeriatzat ere jotzen ez dena, naturala delakoan.
Nire Gorputza Nire Erabakia bertso-paper lehiaketara aurkezteko “azken txanpa”
Datorren ostiralean, Azaroak 15, Nire gorputza nire erabaki Bertso-paper Lehiaketan parte hartzeko epea amaitzen da. Emakumeen eskubideak aldarrikatu nahi badituzu, hemen zein Guatemalan, indarkeria matxistak erauzi nahi badituzu… bidali zure bertsoak educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera. 1.000€ baino gehiago saritan! Anima zaitez eta parte hartu!
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako “Performance” Sopelan
Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Egunaren inguruan, Azaroak 25, emakumeenganako indarkeri matxistak salatzeko kaleko ekintza edo “performance” burutuko dugu. Ekintza hau, medicusmundi bizkaiak, Sopelako Udalak, Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatea Berditansun Sailak, Itzartu elkarteak eta Sopelako Asanblada Feministak antolatzen ari dugu. Dagoeneko, bi tailer burutu dira. Azken saioak azaroaren 8an eta 15ean izango dira, 18.00etan Sopelako […]










