‘Salba dezagun Lehen Mailako Arreta’

Berrogeita hamar erakunde baino gehiagok, tartean medicusmundi, bat egin dute Lehen Mailako Arretaren eta kalitatezko asistentziaren defentsan, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondoren egoera kritikoan baitago, aurreko urteetatik okerrera egiten ari bazen ere. “Salba dezagun Lehen Mailako Arreta” izeneko aliantza horrek, manifestu bat argitaratu zuen (erderaz). Bertan, Lehen Mailako Arretaren errealitatea aztertzen da, eta haren potentziala eta […]

Bizkaiko hezkuntza eta osasun arloetako profesionalen ordezkaritza batek Honduras bisitatzen du medicusmundi Bizkaiarekin

Martxoaren 20an abiatu zen Hondurasera hezkuntza, osasun eta unibertsitate alorreko profesionalek osatutako ordezkaritza bat Hondurasko homologoekin esperientziak partekatzeko eta herrialde horrek indarkeria matxistaren eta sexu- eta genero-aniztasunaren gainean bizi duen errealitatea ezagutzeko. Ordezkaritza hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 2018. urtean finantzatutako “Indarkeria sinbolikoari buruzko gizarte-kontzientzia sortuz, sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegitik, hezkuntzaren, osasunaren eta unibertsitatearen esparruan” […]

“Begirada Osasungarria” Euskal Herriko Lehen Arretako I Jardunaldi Kolaboratiboak

Azaroaren 8an eta 9an Euskal Herriko Lehen Arretako lehen jardunaldi kolaboratiboak ospatuko dira Bilbon. Jardunaldiek normalean lan egiten dugun mundu ikuspegia aldatu eta handitzea espero dute. Hitzaldi magistralak gutxitzen saiatuko dira eta gogoeta-espazio berdintasunezkoagoak irekitzea nahi dute. Jardunaldiak Osasun Publikoan eta Medikuntza Sozialean kokatzen dira.