Kongoko Errepublika Demokratikoa, eta bere baitan kooperazio proiektu ezberdinek burutzen duten lanaren inguruan asko daki Pablo Cabrerok. Oso gazte hasi zen kooperante lanetan, eta zenbait herrialdetan ibili eta gero, Yakarta (Indonesia) utzi zuen abentura berri eta erakargarrian parte hartzeko: medicusmundi Bizkaiaren koordinatzaile bihurtu zen Behe Kongoko barrutian. Esperientzia horri buruzko zenbait zertzelada sakon uzten dizkigu […]
Pablo Cabrero: “Dependentzia eta paternalismoarekin amaitzea dira kooperazioaren erronka nagusiak”
2014ko laburpenak: Kongo ED
2014a amaitu berri, urteko lehen aste hauek iaz egindako lanaren hausnarketa, balorazioa eta balantzeak egiteko erabili ohi dira. Gurean, medicusmundi Bizkaian, ez gara gutxiago izango. Begirada atzera bota eta munduan zehar (Ruanda, Guatemala, Honduras, Kongoko ED) dauzkagun proiektuen inguruan hausnarketa txikia egingo dugu. Proiektuei buruz egingo diren errepasoetaz gain, laburpen honek irakurleari medicusmundi Bizkaiak, eta […]
medicusmundi bizkaiako Batzar Nagusia
Apirilaren 2an, medicusmundi bizkaiako Bazkideen Batzar Nagusia izango da, Bizkaiko Medikuen Elkargoan, Bilbon, 18.00etan. Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira, balantze globala egingo da eta “Parte hartzea, gizarte eraldatzeko gakoa” hitzaldia entzuteko aukera izango dugu, Fernando Amigo, Rivaseko lankidetza eta gazteria arloak lantzen dituen udal teknikaria eta medicusmundi bizkaiako kooperante ohiaren eskutik.
“Malaire. Kinshasara bidaia” Bilboko Hika Ateneoan
Urtarrilaren 7tik 31ra “Malaire. Kinshasara bidaia” argazki erakusketa Bilboko Hika Ateneoan egongo da ikusgai. Txelu Angoitiaren 24 argazki hauen bidez Kinshasa-ra hurbilduko gara. Saharaz azpiko hiri afrikar horretan gizon-emakumeek malariarekin egiten dute elkarbizitza, egunez egun.
Zorionak eta urte berri on!
medicusmundi bizkaiak Eguberri zoriontsuak eta urte berri on opa nahi dizuegu. Osasunez beteriko urtea mundu guztiarentzat.