Urtarrilaren 7tik 31ra “Malaire. Kinshasara bidaia” argazki erakusketa Bilboko Hika Ateneoan egongo da ikusgai. Txelu Angoitiaren 24 argazki hauen bidez Kinshasa-ra hurbilduko gara. Saharaz azpiko hiri afrikar horretan gizon-emakumeek malariarekin egiten dute elkarbizitza, egunez egun.
Txelu Angoitiaren “Malaire. Viaje a Kinshasa” argazki erakusketaren bidez, medicusmundi bizkaiak Kinshasa-ko kale, eskola eta osasun zentroetara eramango gaitu, eta malariak herritarrengan dituen eragin sozial nahiz ekonomikoak erakutsiko dizkigu.
Erakusketa ibiltari hau hainbat euskal udalerritan egon da. Horren bidez, medicusmundi bizkaiak sentsibilizazioa bultzatu eta pandemiak Saharaz azpiko Afrikan dituen ondorioak erakutsi nahi ditu. Gaitz endemikoa da (iraunkorra), eta 109 herrialdetan ematen da. Munduko biztanleen erdia mehatxupean daude.
STOP MALARIA ORAIN!
medicusmundi bizkaiak Afrika eta Europa artean egindako sentsibilizazio kanpaina batean parte hartzen du: STOP MALARIA NOW!. Helburua malariaren inguruko sentsibilizazioa da. Gaixotasun hori pobreziaren kausa eta efektua da, aldi berean.
Giza garapenaren indizea baxua da, eta malaria da horretan eragiten duen faktore nagusietako bat. Urtero 250 milioi pertsonari eragiten dien mundu osoan. Batez ere, Saharaz azpiko Afrikan erikortasunaren erantzule handietako bat da; anemia kronikoa eragiten du haur eta emakume haurdunengan.
Bost urtetik hona, kanpaina horretan Europako nahiz Afrikako erakundeok dihardugu elkarlanean, osasun arloko azpiegiturak sustatzeko eta herrietara medikamentu gehiago helarazteko.