Martxoaren 10an, XIV. Lilakrosa izango da, Berdintasunaren aldeko lasterketa, Durangoko Emakumeen Nazioarteko Eguna Programaren barne. Aurten, kamiseten salmentarekin lortutako dirua Guatemalara zuzenduko da, indarkeria matxistak jasan dituzten emakumeei, hain zuzen ere. Egin korrika gurekin!!!
“Matxismoak erail eta pobretzen du, tontatzen baitu” II. Online Ikastaroa. Izena eman!
Martxoaren 18an “Matxismoak erail eta pobretzen du, tontatzen baitu. Indarkeria sinbolikoa, emakumeen gorputza eta osasuna” online ikastoaren bigarren edizioa martxan jarriko da. Bi hilabete hauetan, Faktoria Lilaren laguntzarekin, zenbait tresna garatuko ditugu, ezin ikusizkotzat ematen zitzaizkigun indarkeriak ikusteko, eta arreta berezia emango diegu komunikabideen bidez helarazitako mezuei. Izen eman martxoaren 7a arte!
Generoan Oinarritutako Biolentzia Sexualaren aurkako borroka KEDan eta Euskadin
Basaurikoa bezalako udaletxeei, eta beste erakunde kolaboratzaileei esker, medicusmundi biziakaiak Generoan Oinarritutako Biolentzia Sexualaren (GOBS) eta emakume zein nesken aurkako diskriminazioaren aurka komunitateak eta aginte politiko-administratiboak mugiarazteko lanean jarraitzen du, bai Hegoaldean eta baita Iparraldean ere. Erdialdeko Kongo da biolentzia sexual indizerik altuena duen zonaldea Kongoko Errepublika Demokratikoan; azken 20 urteetako borroka armatu etengabearen ondorioz […]
Duragotik Hegoaldera lehiaketak Guatemalara bidaiatuko duen talde irabazlea dauka
Bizibizi taldea osatzen duten Ainhoa, Ane, Mikel eta Ane izan da Durangotik Hegoaldera lehiaketa irabazi, eta Guatemalara joango diren gazteak. medicusmundi bizkaiak eta Durangoko Udalak antolatutako lehiaketa honen helburu nagusia gazteek hegoaldeko herrien egoerari buruz eta osasun sistemen inguruan jakin-mina piztea izan da. Talde lana eta sormena eskatzen zuten hiru proben bitartez, aurkeztu diren taldeek […]
Gelditu zaitez gurekin
medicusmundi bizkaian EUko Datuak Babesteko Erregimen Orokorrera egokitzen ari gara, eta bidaltzen dizugun informazioa jasotzen jarraitu nahi duzula baieztatu nahi dugu. Izaera pertsonaleko datuak gurekin aurretik izan dituzun edo orain gurekin mantentzen dituzun harremanen bitartez jaso ditugu, bai bazkidea zarelako edo formakuntzetako batean parte hartu duzulako. Gure jarduera, kanpaina, jardunaldien edo ekintzei buruzko informazioa eskatu […]
medicusmundi bizkaia EUSKARALDIAren sustatzaile
medicusmundi bizkaia EUSKARALDIAren ekimenean sustatzaile gisa parte hartuko dugu. (https://euskaraldia.eus/sustatzaileak/ 11 egunetan zehar euskaraz egitea da helburua (azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean), euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko helburuarekin. Sustatzaileok ekimena bera bultzatzea erabakitzen dugu eta gure egiteko nagusia, ekimenean parte hartuko duten ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest gehien aktibatzea da. Horretarako, ekimenaren zabalkundea egingo dugu gure ekintzetan […]
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak – Argazki galeria
Urriaren 25ean medicusmundi bizkaiak Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen inguruko jardunaldia antolatu zuen. Bertan komunikazioaren alorreko profesionalek komunikabideetan emakumeenganako indarkeriak jasotzen duen tratamenduaren inguruan beraien ikuspuntua partekatu zuten. Gonbidatuen artean Maria Dolores Marroquín, Guatemalako LaCuerda erakundeko kidea egon zen. Berarekin batera Irantzu Varela, kazetaria, feminista eta Faktoria Lilako koordinatzailea; Andrea Momoito Pikara Magazineko koordinatzailea; […]
medicusmundi bizkaiak bere dokumentala aurkeztu du Cine Invisible Nazioarteko Jaialdian
LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud, da medicusmundi bizkaiak osasun sistemen inguruan Bilboko Festival Internacional Cine Invisiblen aurkeztu duen dokumentalaren izena. Dokumentalaren helburua arreta gaixotasunen benetako arrazoietara bideratzea da, fokua desberdintasun sozialetan jarriz. Hegoamerikako osasun sistemak ere aztertzen ditu, munduan gertatzen ari denaren erakusle gisa. Osasuna ez da eskubide pertsona guztientzako. Osasuna zerbitzuen […]
Nazioarteko laguntzaren osasunerako ekarpenak gutxitu egin dira osasun arazoek jarraitzen duten bitartean
medicusmundik eta Munduko Medikuek Osasunaren garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa – 2017ko txostena aurkeztu dute. 2002tik argitaratzen den txosten honek, osasun politiketan eragitea du helburu, Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) analisi kritiko bat eginez, osasun deszentralizatuan, nazioartean zein estatuan. Txosten honek Euskadi, Andaluziaren atzetik, GLOean gehien gastatzen duen bigarren autonomia-erkidegoa (AE) dela adierazten du, eta baita […]
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak – Jardunaldia 2018/10/25
Emakumeen aurkako indarkeriak kasu askotan komunikabideetan jasotzen duen tratamenduagatik arduratuta, eta gai honen inguruan hausnarketa bat bultzatzeko asmoarekin, medicumundi bizkaiak “Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak” jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 25ean egingo da, Bilboko Hika Ateneoan 10:00etatik 14:00etara. Ikuspegi ezberdin baten ekarpena egiteko, ekitaldiak Maria Dolores Marroquinen parte hartzea izango du. Bera Guatemalako La Cuerda […]