Larrialdi egoera Guatemalan Fuego sumendiaren erupzioaren ondorioz
Guatemalan larrialdi egoerak jarraitzen du, Fuego sumendiaren erupziotik aste bat igaro denean. Jadanik 110 hildako eta 1,7 miloi kaltetu baino gehiago zenbatu dituzte, eta egoera oraindik arriskutsua izaten jarraitzen du, eurite eta aktibitate bolkanikoaren ondorioz. Betty Porras, medicusmundi bizkaia eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioko (FAMME gazteleraz) ordezkariak “errautsa eta ondoko komunitateen tragedia oso hurbiletik […]
Leer másmedicusmundi bizkaiak afrikan osasun eskubidearen aldeko konpromisoa berresten du
Gaur, maitzak 26 Afrikako eguna da, eta horregatik medicusmundi bizkaian Sexu eta Ugalketa Eskubidearekin, genero biolentziako biktimei laguntzarekin eta osasunera sarbidearen inguruan, Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen ditugun zenbait proiekturen emaitzak aurkeztu nahi ditugu Alde batetik, generoan oinarritutako sexu biolentziaren biktimei arreta emateko plan bat eta sendagaien kudeaketa egokirako plan bat burutu dugu, Kinshsasako Ngaba osasun […]
Leer másGuatemalako mam komunitate indegenarentzako ur eta sanemandu hornikuntzak burutzeko proiektua
Bilboko udalak 2017an finantzatutako proiektuari esker, Guatemalako ipar-ekialdeko Quetzaltenango departamentuan dagoen Concepción de Chiriquirichapa herriak ur hornikuntza eta saneamendu sistema integrala dauka orain. Gainera bertako biztanleria indigenaren artean baliabode hidrikoen mantentze eta sentsibilizazioaz arduratuko diren lantaldeak ere sortzen ari dira. Proiektu hau bertako Siembra/ANGUADE erakundearekin batera burutzen ari da, biztanleriaren sektorerik ahulenari ur iturri batera […]
Leer másOn Bittor Garaigordobil, MMB Ekuadorrera eraman zuen gizona hil da
medicusmundi bizkaren kide zuzena ez izan arren, Bittor Garaigordobil erakundearen jaiotzan egon zen, eta orain dela 52 urte Ekuadorren sartu gintuen pertsona izan zen. Bilboko Misio Diozesiarretako kidea, apirilaren 24an zendu zen, 102 urte zituelarik. Mon. Garaigordobil (1915eko urriaren 17) Abadiñon jaio ze arren, 34 urte eman zituen misiolari gisa, eta 1948an Euskaditik Ekuadorrera joan […]
Leer másLas Lorocas taldeak irabazi du Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren seigarren edizioa
Larunbat honetan, apirilak 21, Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren seigarren edizioko azken proba eta bukaerako jaia egin dituzte Donostian Euskadiko hiru medicusmundi elkarteek. Donostiako Parte Zaharreko kaleetan proba burutu eta gero, bertako zenbait dendaren laguntzarekin, bukaerako jaia egin zen Kresalan, eta han banatu zitzaizkien sariak talde irabazleei. Las Lorocas taldeak eskuratu du lehen saria, alegia, Erdialdeko […]
Leer más2018ko Ohiko Batzar Nagusia
Larunbatean, apirilaren 21ean, medicusmundi bizkaiako Ohiko Batzar Nagusia ospatu genuen, Bizkaiko Medikuen Eskolan. Elkarretaratzean, Hezkuntza, Afrika eta Erdialdeko Amerikako proiektuen eta erakundeko administrazioko arduradunek 2017 urtean zehar egindako lana erakutsi zuten. Bestalde elkartearen estatuak betetze aldera, Zuzendaritzako Batzordeko karguak berritu ziren. Batzarra bukatzean, duela gutxi aurkeztutako LA SANIDAD EN SHOCK: NEGOCIANDO CON LA SALUD dokumentalaren emanaldia […]
Leer másCrowdfundingaren helburua beteta: materialak GUatemalako El Reposo herriko osasun zentrora heldu dira
2017an, Guatemalako El Reposo herriko osasun zentroko egoera hobetzeko Crowdfunding kanpaina egin genuen. medicusmundi bizkairen boluntarioen parte hartzeari, Ur Basque People erakundearen laguntzari, Kukumiku plataformari eta parte hartu zenuten pertsona guztiei esker, helburua lortu genuen eta herri honetako biztanleek beraien osasunerako sarbidea bermatzen duen zerbitzu medikua dute. Asier Alberdi, erizaina eta medicusmundi bizkaiako boluntarioak prozesua […]
Leer más“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketak 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu
Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa) bi urtean behin antolatzen dute Gazteak Hegoaren bila lehiaketa, eta haren seigarren ekitaldian 19 eta 30 urte arteko berrehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, lau kideko taldeetan.Martxoaren 5ean abiatu zen lehiaketa honetan, parte-hartzaileek gogoeta egin ahalko dute osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko […]
Leer másLAN ESKAINTZA: Aholkularitza
ASECSA HEZIKETA POLITIKORAKO ESKOLAREN IKUSPEGI TEMATIKO ETA METODOLOGIKOAREN DISEINUA ERATZEKO AHOLKULARITZA. Chimaltenango, Guatemala Aholkularitzaren helburuak: Aholkularitza honen helburu orokorra, ASECSA Hezkuntza Politikorako Eskolan, despatriarkalizazio prozesua helburu bihurtzeko laguntza ematea, Herrien Ongi Bizitzeko paradigmarekin bat datorren ideia bultzatuz. Aholkularitza hau, “Ongizatareako osasun integrala bultzatzen Guatemalan: eskubideak, artikulazioa eta inzidentzia (II. fasea)” proiektuaren testuinguruan kokatzen da. Honen gauzatzaileak […]
Leer más“Osasuna, denon ardura”
medicusmundik Osaldek antolatu dituen osasunaren defentsan herritarren parte hartzea bultzatzeko antolatu diren jardunaldietan parte hartuko du, martxoaren 2 eta 3an. medicusmundi arabak, medicusmundi bizkaiak eta medicusmundi gipuzkoak, OSASUNA DENON ARDURA, Osaldek eta Osasunerako Euskal Foroak antolatzen dituzten jardunaldietan parte hartuko dute. Jardunaldien helburua, Osasunerako Euskal Foroak hasieratik landu dituen gaietan herritarren parte hartzea sartzea izango […]
Leer más


















