Emaion su bikiniari, neska! *

Udak ez luke buruhauste mingarriren iturririk izan behar. Alta, izan, bada. Besteak beste, ondo egoki dakigukeen bikini bat erosteko erronka baitugu! Eta horrekin, hamaika komeri! Jakin badakigu iragarkietako azal beltzaranak hiri-kondairak direla; telebista saioetan erakusten dizkiguten hondartza-saioak ez direla hain zoragarriak; igerilekuetako urak ez ohi direla aldizkarietan erakusten dituzten igerilekuetakoak bezain gardenak. Demontre! Udan ilea […]

“Motxila esperientzia eta irakaspenez beteta ekartzea espero dugu”

Iratxe Agirre (Iurreta, 1994) eta Iraia Derteano (Abadiño, 1990), durangaldeko bi gazte dira. Iratxe Zientzia Ekonomikoen azken urtea ikasten dabil Sarrikoko unibertsitatean, eta Iraia, Ingelerako magisteritza Arangoitiko eskolan amaitu eta gero, gizarte integrazioa ikasten dabil Erandion. Biak Juventud Vasca Cooperante programaren baitan aukeratuak izan dira aurten, uztailetik urrira bitartean, Guatemalan kooperante gisa aritzeko. Maleta ilusioz […]

Burkina Faso: zero tolerantziarantz emakumezkoen ebaketa genitalean

Jarraian, Africa Cañok eta Casilda Velascok pasa den otsailaren 6an ospatutako Emakumeen Ebaketa Genitalaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira idatzitako iritzi artikulua helarazten dizuegu: Emakumezkoen ebaketa genitalak (EEG), nesken eta emakumeen oinarrizko giza eskubide urratzen ditu, eta horrela dago jasota nazioarteko legedian eta Giza Eskubideen Afrikako Gutunean, baita ebaketa egiten den herrialde askotako legedietan ere. Halaz […]

Pablo Cabrero: “Dependentzia eta paternalismoarekin amaitzea dira kooperazioaren erronka nagusiak”

Kongoko Errepublika Demokratikoa, eta bere baitan kooperazio proiektu ezberdinek burutzen duten lanaren inguruan asko daki Pablo Cabrerok. Oso gazte hasi zen kooperante lanetan, eta zenbait herrialdetan ibili eta gero, Yakarta (Indonesia) utzi zuen abentura berri eta erakargarrian parte hartzeko: medicusmundi Bizkaiaren koordinatzaile bihurtu zen Behe Kongoko barrutian. Esperientzia horri buruzko zenbait zertzelada sakon uzten dizkigu […]

2014ko Laburpenak: Guatemala

Guatemala: Hondurasetik gertu, alboko herrialdean, Guatemalan, Nuevos Horizontes edo ASECSA bezalako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin eramaten da aurrera elkarlana, Azken honek arlo indigenan lan egiten du, ipar.mendebaldean bereziki, natiboen herrixka mordoa elkarbizitzen duten oihaneko gune erraldoian. Bertan, emagin tradizionalen lana berreskuratzeko ahaleginak egin dira, belaunaldi berriei teknika zaharrak erakutsiz, denborak irentsi ez dezan. Era berean, amalurraren […]

2014ko laburpenak: Honduras

Honduras: Eusko Jaurlaritzak 2008an bertan jarritako programa baten bitartean, honduraseko oihan sakonean bizi diren zenbait komunitate landatarrek ura lortzeko dituzten baliabideen hobekuntza orokorrean jarduten dute medicusmundi Bizkaiak. Padres paules edota bestelako antolakunde eta erakunde lokalekin batera, eraikuntza zehatz batzuk hobetzeaz gain, honduraseko tribuen artean kontzeptu komunitario eta autogestionarioa sarraraztea du helburu, hau da, komunitateek obrak, […]

2014ko laburpenak: Ruanda

Ruanda: Pasa den urteko laburpenarekin jarraituz, lupa Ruandan jarriko dugu orain, medicusmundi Bizkaiak bere lana garatzen duen beste herrialdeetako baten. Kasu honetan, proiektua Kamonyi deitutako barrutian eramaten da aurrera. Erakundeak 1967tik darama barruti horretan lanean etenik gabe. Ruandaren kasuan, higiene komunitarioaren arloan egindako lanaz gain, oso deigarria da soziologikoki bultzatutako aldaketa. Izatez, herrialde afrikarreko komunitateak […]

Azaroak 28: Nire gorputza, nire erabakia. Hemen zein Guatemalan! ikus-entzunezko lehiaketaren sari-banaketa

Pasa den astelehenean, azaroaren 24ean, Nire gorputza, nire erabakia. Hemen zein Guatemalan! ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea bukatu zen. Gaur, azaroak 26, goizeko 09:00etan itxi egin da medicusmundi bizkaiako facebook-ean sortutako botazio popularra eta honen emaitzak sare sozial horretan zabalduko dira. Botaketa popularra honek garratzi handikoa da parte hartu duten taldeentzako, zeren lan bakoitzaren balorazioaren […]

Lehiaketan parte-hartzea errazteko eta parte hartzen duen taldeen zenbakia gehiagokoa izateko, oinarriak aldatu ditugu:

1.- PARTE-HARTZAILEAK (idazte berria) Lehiaketa honetan parte hartzeko orduan, helduak diren bizkaitarrak eta Bizkaian lan egin, ikasi edo bizi direnak parte hartu ahal izango dute. Lehiaketaren parte hartzea derrigorrez taldekakoa izango da. Talde bakoitza 4 pertsonaz osatuta egon behar da eta izen bat jarriko diote taldea identifikatu ahal izateko. 4.- EPEA (idazte berria) Lanak aurkezteko […]

Azaroaren 19ra luzatu da nire gorputza, nire erabakia ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea

Pasa den irailaren 15ean medicusmundi bizkaiak, Mugarik Gabek eta Pikara Magazinek lagunduta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, aurrera eramaten duen Nire gorputza, nire erabakia ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu zen. Lanak aurkezteko hasierako epea azaroaren 5ean bukatzen zen, hala ere, epe hau azaroaren 19ra, azteazkenera, luzatu egin da. Garapenerako […]