Berriak

Eguberri on medicusmundi bizkaiaren partez!

Eguberri on medicusmundi bizkaiaren partez!

Hain seinalatuak diren egun hauetan, medicusmundi bizkaiatik gurekin egon diren pertsonei eskerrak eman nahi dizkiegu, bidezkoagoa eta denontzat den osasun publiko baten alde borrokatzeagatik. Hori dela eta, espero dugu maitatzen dituzuen pertsonekin festa atseginak biziko dituzuela. Izan ere, gizakiak izanda, gehiago disfrutatzen dugu gure ingurukoekin. Gainera, joaten den urte honetan, gure elkartearen 50. urteurrena ospatu […]

Leer más
Eskerrik asko 50 urte hauetan gurekin egoteagatik!

Eskerrik asko 50 urte hauetan gurekin egoteagatik!

Joan den azaroaren 18an gure 50. urteurrenaren ekitaldia egin genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan eta, medicusmundi bizkaiatik, jasotako elkartasuna eskertu nahi dugu. Asko izan ziren hurbildu ziren pertsonak eta, haiekin, arratsalde on bat pasa genuen gure erakundearen 50 urteak gogoratzen. Eta, hurbiltzeko aukerarik izan ez bazenuen, hementxe daukazu argazki galeria bat eta 50. urteurreneko bideoa!

Leer más
Medicusmundi bizkaiaren izenean, “Desde Santurtzi a Bilbao” Lasterketa dela eta jasotako babesa eskertzen dugu

Medicusmundi bizkaiaren izenean, “Desde Santurtzi a Bilbao” Lasterketa dela eta jasotako babesa eskertzen dugu

medicusmundi bizkaiatik, Santurtziko Atletismo Taldeari eta medicusmundi bizkaiaren izenean korrika egin zutenei eskerrak eman nahi dizkiegu. Plazer bat izan zen guretzat Santurtziko Atletismo Taldearekin kolaboratzea, izan ere, dortsal bakoitzeko euro bat eman zion medicusmundi bizkaiari. Bestalde, irabazleak zoriondu behar ditugu, garaipena lortzeko esfortzu handi bat egin zuten eta. Hurrengo urtean errepikatzea espero dugu!

Leer más
Indarkeria matxisten kontrako bertsoak Durangon

Indarkeria matxisten kontrako bertsoak Durangon

Hurrengo ostiralean, abenduak 16, arratsaldeko 20etan, medicusmundi bizkaia GGKE-k, Durangoko Udalarekin batera “Bertsoz-Bertso Indarkeria Matxistei Aurre” izeneko bertso-saioa aurkeztuko dute, Durangoaldeko Bertso Eskolarekin kolaboratuz, Durangoko Plateruenan (Durangoko Kafe Antzokia, Landako Hiribidea, 4A). Ekimen honen bitartez indarkeria matxistaren manifestazio desberdinak salatu nahi dira,  estereotipo menderatzaileekin apurtuz, bai Durangon, baita Guatemala eta Ruanda bezalako herrialdeetan. Emanaldiaren diseinurako […]

Leer más
“Santurtzitik Bilbora” lasterketak medicusmundi bizkaia lagunduko du

“Santurtzitik Bilbora” lasterketak medicusmundi bizkaia lagunduko du

Igande honetan, azaroak 27, “Santurtzitik Bilbora” lasterketak XXVIII. edizioa ospatuko du. Nazioarteko proba honetan 4.000 atletek parte hartuko dute. Hauen artean, medicusmundi bizkaia elkartearen boluntarioak egongo dira. Gainera, Santurtzi Atletismo Klubak inskripzio bakoitzetik euro bat emango dio medicusmundi bizkaiari jarduera solidarioak egin ahal ditzan. Anima zaitez eta egin korrika gurekin!

Leer más
A25 Haserre gaude! Estamos organizadas. Aurrean gaituzue!

A25 Haserre gaude! Estamos organizadas. Aurrean gaituzue!

Azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Eguna. Emakumeok pairatzen ditugun bortizkeriak salatzera gonbidatzen zaituztegu, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Azaroaren 25erako antolatzen ari diren manifestazio eta ekintzetan parte hartuz. Haserre gaude! Estamos organizadas. Aurrean gaituzue! MANIFESTAZIOAK Baiona: 18:30 – Herriko Etxetik Donostia: 19:00 – Bulebarretik Bilbo: 20:00 – Arriaga Plazatik Gasteiz: 19:00 – Andra Mari […]

Leer más
medicusmundi bizkaiako 50. urteurreneko ekitaldia

medicusmundi bizkaiako 50. urteurreneko ekitaldia

Joan den azaroaren 18an medicusmundi bizkaian gure 50. urteurrena ospatu genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Ekitaldian Bilboko Alkateak, Juan Maria Aburto, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko, Lankidetzako eta Dibertsitateko Zuzendari Nagusi den María Guijarro-k eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zuzendariak, Paul Ortega, hartu zuten parte. Gainera, Eduardo García Langarica, FAMME-ko Presidentearen, eta Itziar Irazabalen, medicusmundi bizkaia-ko Presidentaren […]

Leer más
Gure 50. urteurrenera gonbidatzen zaitugu

Gure 50. urteurrenera gonbidatzen zaitugu

Hurrengo azaroaren 18an gure 50. urteurrena ospatuko dugu Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Azken asteetan iragarri dugun bezala, 50 urte hauetan izan ditugun pertsona guztiak batzea gustatuko litzaiguke. Ekitaldian zehar bideo bat proiektatuko dugu, elkartearen ibilbidea eta garai desberdinetan parte hartu duten pertsonen esperientziak eskainiz. Hurrengo egunetan ospakizunaren xehetasun gehiago aurreratuko ditugu. Hurbildu zaitez 50 urte hauek […]

Leer más
Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna

Hurrengo azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. medicusmundi bizkaiatik emakumeen kontrako edozein biolentzia motarekin amaitzeko lan egiten dugu, bai Hegoaldeko herrialdeetan, baita Bizkaian ere. Hori dela eta, egun honetan kalera ateratzera animatzen zaituztegu, egiten diren manifestazioetan parte hartu ahal izateko. Izan ere, badakigu borroka eguneroko gauza dela eta, horregatik, ezinbestekoa da […]

Leer más
“Violencia simbólica Guatemala – Euskal Herria”, bi herrialdeen arteko indarkeria matxistak konparatzeko mahai ingurua

“Violencia simbólica Guatemala – Euskal Herria”, bi herrialdeen arteko indarkeria matxistak konparatzeko mahai ingurua

Hurrengo azaroaren 17an, Hika Ateneon, “Mujeres desenredando violencias” jardunaldien barruan, “Violencia simbólica Guatemala – Euskal Herria” izeneko mahai inguru bat aurrera eramango da. Ekimen hau, medicusmundi bizkaiaren eta Faktoria Lilaren eskutik datorrena, medicusmundi bizkaiko, Osakidetzako, Zainduko, Noka talde Feministako eta Faktoria Lilako kide desberdinek Guatemalara egin duten bidaiaren inguruan joango da. Egoera honen aurrean, mahai […]

Leer más