Pertsonal sanitarioaren migrazioa: Osasun sistema iraunkorrak mundu osoan

Pertsonal sanitarioaren migrazioa: Osasun sistema iraunkorrak mundu osoan Image

Hogei urteetan Espainiak mediku hartzaile izatetik igorle izatera pasatu egin da. Gainera, 2025ean medikuen %14eko defizita egongo dela aurreikusten da.

Espainian pertsonal sanitarioaren migrazioa eta bere ondorio kaltegarriak osasun-arretaren kalitatean landu dituzten nazioarteko jardunaldiak lehen aldiz egin dira. Medicusmundi GKEak antolatu zuen Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun Ministerioaren laguntzarekin, eta lau herrialdeetako hamar adituek OMSak 2010an landutako Europako Praktika Onetako Kodea aplikazioa ikuskatu zuten.

Gaur egungo pertsonal sanitarioaren urritasunaren aurrean (Europan 2020rako milioi bateko osasun-langileetako defizita egongo dela aurreikusten da), bertaratutakoek Natalia Sierra erizain espainiarrak Alemanian bizitako esperientzia entzuteko aukera izan zuten. Angela Merkeleko herrialdea Europako medikuen eskatzaile nagusia da. Izan ere, 1996tik 40.000 mediku nazional galdu izan dituzte.

Guzti honen aurrean, jardunaldiek aldarrikapen nagusi bat egin zuten, medicusmundi elkartearekin batera: ezinbestekoa da nazioarteko estrategiak dituzten planifikazio eta aurreikuspen prozesuak garatzea eta inplementatzea. Osasun eta Babes Sozialean inbertitzeak berreskuratze ekonomikoa azkartu dezake. Gainera, OMSko Praktika Onetako Kodeak osasuneko lan-indarrean inbertitzea gomendatzen du, osasun sistema iraunkorrak mundu osoan finkatu ahal izateko. Erakusgarri handiko esperientziak daude: 80ko hamarkadan Afrikan hartutako neurriak direla eta bertan zeuden hainbat osasun-zerbitzuak kentzera behartuta izan ziren. Orain Europan berdina gertatuko da, non austeritate-planak eta etekinak ahal bezain laster lortzeko presioa epe luzean eraginkortasuna lortzea baino garrantzitsuagoak baitira?

Itzuli