medicusmundi Bizkaiatik, duela bi urte, azterketa kritikorako eta proposamenak sortzeko prozesua bultzatzen hari gara , esparru lokal- globalean, zein Osasuneko Lehen Mailako Arretaren errealitateari ekin nahi dio ikuspegi feministatik baita sexu- eta genero-aniztasunatik ere bai.
Horretarako, hainbat jarduera-ardatz bultzatzen ari gara. Lehentasunez, Osasuneko Lehen Mailako Arretaren egoerari buruzko ezagutza kritikoa sortzearen alde egin nahi dugu. Horren ondoren, eragin politikoko prozesu bat gauzatu nahi dugu EAEko erakunde publikoetan eta euskal talde politikoetan, Osasunaren eredu sozialean oinarritutako LMA bat eskatzeko, ez-arauemailea eta askotarikoa, ikuspegi lokal-global batetik.
Prozesu honetan, Aldarteren laguntza daukagu, norekin prozesu hau bultzatzen dugu sareko lanaren eta jakintzen osagarritasunaren ikuspegitik. Ezinbestekoa ikusten dugu gogoeta kolektiborako guneak irekitzea, Osasun arloko Lehen Mailako langileek Aldarte eta medicusmundi Bizkaitik eta parte hartzen duten pertsonek proposatutako gai zehatzei heltzeko aukera izan dezaten, kontsulta eta osasun zentroaren inguruan praktika eraldatzen joateko.
Proiektu honen bidez, Osasuneko Lehen Mailaren egoerari buruzko ezagutza kritikoa sortzearen alde egin nahi da, eta osasunaren gizarte-eredu feminista, ez-normatiboa eta askotarikoa oinarri duen LMA bat eskatu nahi da, ikuspegi lokal-globaletik.
Lehenago aipatu dugun bezala, Aldarteren laguntza daukagu, eta, horri esker, hausnarketa kolektiborako gune bat sortu da, Osasuneko Lehen Mailako Arretako langileek feminismoari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko gai zehatzak landu ahal izan ditzaten, praktika kontsultaren eta osasun-zentroaren inguruan eraldatu eta aniztasun-ikuspegi hori txertatu ahal izateko.
Proiektu hau 2022. urtean zehar garatzen hari dira, bi orduko hileko saioen bitartez. Saio bakoitza sistematizatu egiten da, prozesuaren amaieran argitalpen bat sortzeko, taldeak lortutako gogoeta, azterketa, ondorio edota proposamen guztiak bilduko dituena.
Bost bileratan egin diren hausnarketetako batzuk aurreratu nahi dizkizuegu, ikusi ahal duzuen bezala denak oso interesgarriak dira:
-Osakidetzako osasun-langileek eskema binarista eta heteronormatiboa errepikatzen dituzte, besteak beste, gizarteak horrela funtzionatzen duelako eta horrek bere esku-hartze medikoetan eragiten bai du. Langileen sentsibilizazioak eta prestakuntzak garrantzitsua da, egoera asko gainditzen baititu LGTBIQ+ pertsonei arreta ematen zaienean.
-Abordatze psiko-sozialik ezak eta, lege batzuen bidez arbitratutako lanketa medikoan zentralizatzeak, LGTBIQ+ gorputzen gaineko gizarte-begirada nahitaez medikalizatua izatea eragiten du. Begirada hauosasun-merkatu pribatu bat legitimatzeko bitarteko bat da, zeinaren helburua errendimendu ekonomikoa baita, ez LGTBIQ+ pertsonen osasuna, edo pertsona horiek osasunaren eremu publikoan jasan lezaketen diskriminazioarekin amaitzea.
-Osasunean, ahaztuta dagoen gauza nagusia emakumeen sexualitatea da, eta ia galderarik egiten ez den eremu batean eratzen da. Sistema patriarkal honetan, mendetasunaren eta atseginaren legea gauza askoren gainetik dago,eta askotan emakumeek ez dakite besteen gustukoa izan nahi duten ala ez. Nor den ez jakitearekin ere zerikusia du genero-disforiak: subjektua? objektua? Izaki erlazionalak garenez, besteen begiradarekin eraikitzen gara, eta gure gorputzaren mugak lausotu egiten dira. Sexualitatea ez da kontuan hartzen, ez trans pertsonen trantsizio-prozesuetan, ez ginekologia-arretan; izan ere, emakume askok gero eta medikalizatuago ikusten dute beren hormona-zikloa (horren adibide dira lipidoaren murrizketa eragiten duten antisorgailuak).
-Prep-arekin (sexu-harreman batean GIBarekin ez kutsatzeko erabiltzen den farmakoa), galdera hau ateratzen da gehienetan: zergatik ez da preserbatiboa bultzatzen, harremanak izateko eta, ez kutsatzeko sendagai bat hartu behar dela pentsatu ordez?,baina preserbatiboarekin edo preserbatiborik gabe harremanak izateak pertsona horrentzat zer esan nahi duen pentsatzen gelditu beharko genuke. Alderdi askok ihes egiten dute eta preserbatiboan bakarrik zentratzea, fenomenoaren konplexutasuna alde batera uztea eta sexualitateen aniztasuna kontuan ez hartzea eragiten du.
-Osasungintzatik pentsatzen da garrantzitsuena osasuna dela, baina etengabe ematen zaie arreta beren lehentasuna osasuna ez den pertsonei. Osasunaren ikuspegitik, prebentziorako gomendio askok latexa erabiltzea gomendatzen dizute, baina ez da perspektiba galdu behar, eta osasunaren logikatik oso zentzuzkoak izan arren jarraitu ezin diren prebentzio-praktikak egin. Pertsona batzuek onartzen dute zenbait sexu-praktika egiteko zenbait STI har ditzaketela, badakite zer diren. Honek ez du esan nahi osasun publikoko kanpainarik egin behar ez denik ITS murrizteko.
Gogoeta gehiago daude, guztiak jartzea ezinezkoa bai da, baina, nola edo hala, osasun-sistemaren parte bazara, agian Lehen mailako Arretari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko hausnarketa-prozesu honetan parte hartzea interesatzen zaizu.
Informazio gehiagorako , gurekin harremanetan jarri zaitezke: educa@medicusmundi.es eta lala@aldarte.org
¡ANIMATU ZAITEZ PARTE HARTZERA!