Medicusmundi Bizkaiak osasun publikoaren eredu sozial, feminista eta ez normatibo bat aldarrikatzen dugu osasunerako eskubidearen egikaritzea bermatzeko

Medicusmundi Bizkaiak osasun publikoaren eredu sozial, feminista eta ez normatibo bat aldarrikatzen dugu osasunerako eskubidearen egikaritzea bermatzeko Image

medicusmundi Bizkaia elkarteak Lehen Mailako Osasun Arretari buruzko Astanako Adierazpen Alternatibo bat sortu dugu.

Adierazpen honetan, 2018an sinatu zen Astanako Adierazpenaren inguruan egindako beste proposamen bat azaltzen dugu, eta bertan mundu osoko herrialdeek beren lehen mailako osasun arretaren sistemak indartzeko konpromisoa hartu zuten.

Osasuna gaixo ez egotea baino zerbait gehiago da, bizitza osasuntsuan funtsezko eginkizuna betetzen dute osasunaren oinarrizko faktore determinatzaileek, esaterako elikadura eta nutrizioak, etxebizitzak ur edangarrirako eta osasun-baldintza egokietarako aukera, lan-baldintza seguru eta osasuntsuak, ingurumen osasungarria, eta osasunarekin, genero-berdintasunarekin eta sexu- zein genero-aniztasuna aitortzearekin lotutako gaiei buruzko heziketa eta informazioa.

medicusmundi Bizkaiak, Aldarte-LGTBI+ Arreta Zentroarekin batera, egindako Astanako Adierazpenaren edukiaren azterketak erakusten du borondate politiko falta nabarmenaren aurrean gaudela osasunerako eredu sozial, barneratzaile, ez normativo eta genero-ikuspegi integraletik landutakoan oinarritutako Lehen Mailako Osasun Arreta eredu baten alde egiteko.

Horregatik, medicusmundi Bizkaiak Lehen Mailako Osasun Arretari buruzko Astanako Adierazpen Alternatibo honen bidez aldarrikatzen du:

  • Osasun-sistema publikoa, pertsona guztien osasunerako aukera unibertsal nola ekitatiboa bermatuko duena.
  • Praktika politikoak eta ekonomikoak abiaraztea, giza eskubideak lehenetsi eta pobreziaren, desberditasunen, bereizkerien, estigmatizazioaren eta ingurumena hondatzearen aurka borrokatuko dutenak.
  • Desberdintasun sozialak desagerraraziko dituzten gobernuak, herritarrak osasunerako eskubide unibertsala egikaritzea bermatuko duten politika publiko batzuk inplementatuz, euren osasun-sistemek aski baliabide izan ditzaten beharrezko finantza-baliabideak eskainiz, eta osasun-sistema on batek eskaini behar lituzkeen prestazioak murrizten dituzten kudeaketa txarrak, ustelkeriazko praktikak zein zerga-sistema bidegabeak saihestuz.
  • Osasuna ondasun publiko globala izatea, merkantilizaziotik eta interés ekonomizistetik kanpo eta baliabide naturalen defentsan oinarrituta egongo dena.
  • Lehen Mailako Osasun Arretan ongi trebaturik eta gaiturik egongo den nahiko osasun-langile, lan-baldintza bidezko eta seguruak izateaz gain egoki ordaindurik egongo direnak.
  • Toki-mailan erabilgarri eta herritar guztientzat eskuragarri egongo diren tratamendu eta botikak; parte-hartze soziala eta komunitarioa Lehen Mailako Osasun Arretaren baliabideen plangintza,antolakuntza, kontrol eta horniduran.
  • Ebidentzia zientifikoan oinarritutako Lehen Mailako Osasun Arreta, osasunari/gaixotasunari buruzko askotariko jakintzak berreskuratuko dituena, mendebaldeko metodo eta teknologietan oinarritutako eredu biomedikoak bazter uzten duelako.
  • Lehen Mailako Osasun Arreta osasun-sistema publikoaren funtsezko euskarri izatea, medikuarreta integraleko maila guztietan egiazki txertaturik egongo dena, eta komunitatearen garapen sozial eta ekonomiko nagusirako ardatz izango dena.
  • Osasun publikoaren eredu sozial, feminista eta ez normatiboa, osasunerako eskubidearen egikaritzea bere dimentsio osoan bermatu dezakeen eredu bakarra den aldetik.

Bestalde, gure konpromisoa berresten dugu:

  • Generoari buruzko eta genero-berdintasuna benetan lortzeari buruzko planteamendu sakon eta zeharkakoa duten politika publikoekin, emakumeen osasunerako eskubide unibertsala gauzatzea bermatuko dutenak.
  • Giza eskubideen errespetuan oinarritutako osasun-arreta landuko dute, aurreiritziek bultzatutako bereizkeriarik gabea, sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegi inklusiboa txertatuko duena eta sexu- eta genero-aniztasuna desberdintasunaren egiturazko ardaztzat hartuko duena, gorputzez, sexualitateez eta generoez egiten diren eraikuntza sozialak deseraikitzeko, pertsonen eta herrien osasun egoeran determinatzaile garrantzitsua direlako.

Astanako Adierazpen Alternatibo osoa irakurri dezakezu.

Itzuli