Guatemala: ¡Paso a paso hacia el Buen Vivir. Por el derecho a la Salud de los Pueblos!

Guatemala: ¡Paso a paso hacia el Buen Vivir. Por el derecho a la Salud de los Pueblos! Image

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantziatutako proiektuaren testuinguruan jarrita, “Guatemalan Ondo Bizitzeko Osasun Integrala sustatuz” proiektua, nazioarteko mintegia ospatu zen Chimaltenangon: “Paso a paso hacia el Buen Vivir”. Adin eta herri desberdinetako liderrak bertaratu ziren; emaginak, sustatzaileak, terapeuta tradizionalak,… Baita Mexikoko, El Salvadorreko, Nikaraguako, Ekuadorreko, Corsta Ricako eta Argentinako kideak ere, Herrien Osasunerako mugimenduaren kideak, zeintzuekin Guatemalak komunitateetarako osasunaren defentsarako konpromisoa eta ardura konpartitzen duen.

Landu eta aztertu ziren gaiak herrien osasunaren ingurukoak izan ziren: mundu mikrobiaona eta ongizatea, herrialde indigenak, mayek kosmoarekiko zuten ikuspegia eta ongizatea estatu berri baterako oinarri moduan. Halaber, osasun modelo berria aztertu eta debatitu zuten beratu ziren komunitate desberdinetako pertsonak eta gaian adituek, ongizatetik eta  herrientzako osasun sistematik abiatuta.

Mintegian Deklarazio Politikoa akordatu zen, ¡Paso a paso hacia el Buen Vivir y la refundación de un nuevo Estado!, non Guatemaltar Estatuko hiru botereen korrupzioa salatu zuten, besteak beste. Izan ere, oligarkia politikoaren eta ekonomikoaren ustiapena argi eta garbi utzi du.

Chimaltenangon batu ziren emakume eta gizonezkoek mugimentu popularrekin solidarizatu ziren; baita urte askoz aldarrikapenen alde borrokan daramatzenekin ere, jazarpen politikoa eta borroka sozialen kriminalizazioaren aurka gogor eginez.

 

Gehiago irakurri

Itzuli