25. Lilaton. Anima zaitez eta parte hartu!

25. Lilaton. Anima zaitez eta parte hartu! Image

Martxoaren 9an Lilatonen 25.edizioa izango da Donostian. Emakumeei zuzendutako 5kmtako lasterketa hau,  Donostiako Koordinadora Feministak antolatu zuen 1990ean. Urtero, medicusmundi gipuzkoak aldarrikapen ezberdinak zabaltzen ditu lasterketa honen bidez. Aurten, “Nik erabaki, Hik onartu” izango da leloa.

Hasieratik Lilatonen aldarrikapenak argiak ziren:

Sarien berdintasuna, emakumeak kirola kalean egitera animatzea eta beste lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izatea.

20 urte igaro dira, eta Lasterketa sendoa eta ezaguna bihurtu da. Emakume askorentzat, kirolean lehen urratsak emateko erreferentzia bilakatuz.

Dakizuenez, PPren gobernuak “sortu berriaren bizitza eta emakume haurdunaren eskubideak babesteko lege organikoaren aurreproiektua” onartu du, eta orain indarrean den “Sexu eta Ugalketa Osasunerako eta haurdunaldia borondatez eteteko” lege organikoa ordezkatuko du, hain zuzen abortatze kopurua %5 gutxitzea lortu duen legea.

Mundu zabalean gauza jakina da haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea geroz eta   zorrotzago arautuz ez dela lortzen abortu kopurua gutxitzea; are abortatzea osasun arazo larri bihurtzen da, osasun kontrolik eta ziurtasunik gabe egiteak dituen arriskuengatik. 68.000 emakume hiltzen dira urtero ziurtasunik gabeko abortatzeen ondorioz, amatasun hilkortasunaren %13.

Aurreproiektu hau salatu eta bertan behera utzi dezatela eskatzeko, aurten lasterketa honako lelo honekin egitea proposatzen digu medicusmundi gipuzkoak:
“NIK ERABAKI, HIK ONARTU”.

Anima zaitez eta parte hartu!

Lasterketa martxoaren 9an izango da, goizeko 11.00etan, Boulevarden.

Izen-ematea HEMEN

Itzuli