Txostengileak arreta handiz aztertuz: Verónica Cruz

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Verónica Cruz Image

Ostegun honetan, “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duen beste txostengile berri batekin jarraituko dugu, Verónica Cruz, Guanajaton (Mexicon) dagoen Las Libres zentroaren zuzendaria.

Veronica Cruz Gizarte Lankidetzan eta Nazioarteko Merkataritzan lizentziatua da eta, horrez gain, Garapen antolatzailean master bat dauka. Bere burua “feminista, borrokalari sozial, ekintzaile eta emakumeen Giza Eskubideen defendatzaile” gisa definitzen du. Bere formazio eta militantzia feminista indarkeria sexuala jasan duten biktimetan oinarritu egin da.

Bere bizitzan zehar, ugalketa, osasun sexual eta genero-indarkeriaren inguruan joan diren hainbat kurtso eta seminarioetan parte hartu du. Gainera, 2006an Giza Eskubideen munduko babeslerik onenaren Saria irabazi zuen, Human Rights Watchek ematen duena.

Bestalde, Premiazko Ekintza Funtseko eta Fund For Women Fundazio Globaleko Aholkularia izan da. Gaur egun, Guanajaton (Mexicon) dagoen Las Libres Osasun Sexualeko Informazio Zentroaren zuzendaria da.

Itzuli