Aste honetan ere, ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duen beste txostengile berri bat aztertuko dugu. Gaur El Salvadorreko Mirella Melgarren txanda da, medicusmundi elkarteko kolaboratzailea Hegoamerikan.
Mirella Melgar 1999anEnpresen Kudeaketan lizentziatu zen, El Salvadorko unibertsitatean. Urte berean, Tokiko Mikroenpresa Graduondoa hasi zuen, Zerbitzu Finantzarioak espezialitatetzat hartuta eta hurrengo urtean amaitu zuena.
Momentu horretatik aurrera, mundu laboralean barneratu zen, non ibilaldi arrakastatsua lortu baitu. El Salvadorko medicusmundi Federakuntzako tokiko arduradun ekonomikoa izan zen eta, gaur egun, bertako medicusmundi bizkaiaren tokiko arduraduna da, Sexu eta Ugalketa Eskubideetan politika publikoak garatu ahal izateko.
Gainera, hainbat kongresu eta goi-bileretan parte hartu egin du, esaterako, 2005eko apirilean Santiago de Chilen antolatutako Mikrokredituetako Tokiko Goi-bileran. Bertan, eremu urbanoetan mikrokreditu programak implementatzeko programa aurkeztu zuen.