Aste honetan, “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” kongresuaren azken xehetasunak prestatzen gabiltza, hurrengo astean egingo dena, ekainaren 25 eta 26an. Hala ere, ez dugu albo batera utziko gure txostengileen analisia. Astelehen honetan, Jorge Irazola biologoaren txanda da, medicusmundi elkarteko ohiko kolaboratzailea.
Jorge Irazolak Biologian lizentziatu zen 1993an Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Hala ere, ez zuen ikasketei uko egin eta, hori dela medio, Politika eta Programa Sozialen Diseinu Master bat, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenean beste bat eta Osasun Publikoan beste bat edukitzeaz harro egon daiteke.
Kataluniako biologo honek medicusmundi elkarteko hainbat federakuntzekin batera lan egin du bere karreran zehar. Esaterako, 1998tik 2001eko urtarrilera arte medicusmundik El Salvadorren zituen osasun-programen koordinatzailea izan zen. Horrez gain, 2001eko azarotik 2005eko otsailera arte medicusmundi aragoi eta medicusmundi errioxa elkarteetako ordezkaria izan zen Hegoamerikako herrialdean, “2001. urteko urtarrilean eta otsailean lurrikarak gehien sufritu zituzten Cuscatlaneko landa-komunitateetako berreraiketa integral eta iraunkorra garatuko duten ekintza-garapenak” izeneko proiektuan.
Azkenik, 2013tik otsailaren 2014ra arte, El Salvadorreko Osasun Ministroaren Nazioarteko Lankidetza gaien inguruko aholkularia izan zen, ministerio horren Kanpo Lankidetza Unitatearen zuzendaritza hartuz.