Guatemala: erauzketa enpresak giza eskubideen aurrean

Pasa den martxoan Frente de Defensa Miguelense FREDEMI-k komunikatu bat plazaratu zuen, zeinetan publikoki adierazten zen Montana Exploradora de Guatemala enpresako (Goldcorp enpresa kanadiarrarekin elkarlanean dagoena) langileek Marlin meatzetik hurbil dauden komunitateetan sinadurak batzen zebiltzala, tunel bidezko meatzaren hedapenaren alde egiteko. Horrenbestez, zonaldean ekintza honek eragiten ari zen inpaktu negatiboa salatzen zen; eta komunitateei ez […]