Medicusmundi bizkaiako taldeak joan den astean antolatutako kongresuan jasotako bermea eskertzen du

Medicusmundi bizkaiako taldeak joan den astean antolatutako kongresuan jasotako bermea eskertzen du Image

Alde zaharreko esperientzia gelak “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” kongresuarekin bete ziren.

Gaur, ekainak 30, pilak beteta itzultzen gara, “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresua astean zehar antolatu eta gero.

Lehenik eta behin, eskerrak eman behar dizuegu kongresuan parte hartu zenutenei, hau da, bertaratutakoei, txostengileei, laguntza eskaini zuten boluntarioei eta mmb-ko taldeari, gogor lan egin zuena dena ondo egon ahal izateko.

Aste honetatik aurrera, kongresuaren inguruko materialak eskaintzen hasiko gara, esaterako, argazkiak, bideoak eta txostengileei egindako elkarrizketaren bat. Gure blogari erne egon zaitezte!

Itzuli