Azkenengo hilabeteetan garai zailak, gogorrak eta drastikoak bizi izan ditugu eta biziko ditugu. COVID-19ak sortutako osasun-larrialdiaren ondorioz, ekonomia arloan egoera latza eta hondagarria ekarri du, milaka pertsona lanik gabe geratu baitira eta ez baitago diru-sarrerarik berehalako beharrei erantzuteko. Horrez gain ere, arlo pertsonalean testuinguru mingarria utzi digu, askok maite dituzten pertsonen galera bizi izan dutelako.
Pandemia honek, bigarren mundu-gerraz geroztik, egoera ekonomiko eta sozial ezezagun baten aurrean jarri digu (Iparraldeko aberats askoren kasuan) eta horren ondorioak, esperimentatzen ari gara. Horren ondorioz, herrialde askotan osasun publikorik ez egotea zalantzan jarri da eta bestetik, pribatizazioak edota osasun langileen murrizketen ondorioak gogor nabaritu dira.
Orain sortarazten den kezka nagusia da, ea mundu mailan mozkin neoliberal motz, injustu eta bidegabekerian oinarritutako sistemari eutsiko diogun edota azkenik, iraunkortasuna, ekologia eta pertsonen babes sozialean oinarritutako irizpideak kontuan hartuko diren, pertsonen osasunaren determinatzaile garrantzitsuak direlako eta horreratako estatuek indarrez esku hartzeko.
Lerro hauek, konfinamenduak LTGBI+fobiarekin izandako lotura dauka helburutzat. LGTBI+ pertsonek pandemian diskriminazio handiagoa sufritu dute edo sufritzen ari dira? Gure ustez bai, azken finean, krisi egoeretan kolektibo zaurgarrienek inpaktuaren eragina gehiago pairatzen baitute. Eskuragarri ditugun datuak urriak izan arren, gure intuizioa berresten dute:
- Panamako eredua. Latinoamerikako herrialde askotan, berrogeialdian herritarrak kalera ateratzerako orduan, herritarrak gizon eta emakumeetan bereizi dituzte, eta horren ondorioz, osasun-arazoak eragin dizkie LGTBI+ pertsonei.
- Honduraseko Aniztasun Sexualaren Batzordeak, COVID-19an LGTBI+ pertsonei beharrezko laguntza humanitarioak ukatzea salatu du.
- Turkiak ordea, COVID-19ari aurre egiteko ostadarra margotzea debekatu du. Esanez, LGTBI+-ren propaganda dela eta homosexualitatearekin eta adulterioarekin zerikusia daukaten mezuak zabaltzen direla.
- Estau Espainiarrean, LGTBI+ kolektiboaren zaurgarritasun maila pandemia ostean nolakoa den ezagutzeko ikerketa ezberdinak martxan jarri dira.
- NBE Emakumeak (Nazio Batuen Erakundea) erakundeko zuzendari exekutiboak adierazi du, konfinamenduan hartutako neurrien ondorioz emakumeen aurkako genero indarkeria areagotu egin dela. Baina orain arte egindako ikerketetan ez da kontuan hartu, genero barruko indarkeria eta hori ere areagotu egingo zen.
Bizkaia mailan, LGTBI+ pertsonek konfinamendua nola pasatu duten imaginatu ahal dugu. Nabarmentzekoa da, pandemiaren lehenengo egunetik ALDARTE-ko kideak beraien taldeak eta zerbitzuak osatzen dituzten pertsonekin harremanetan egon direla, betiere beraien egoeraz arduratuz eta galdetuz, konfinamendua nola ari diren bizitzen. Erantzun askok harritu egin gintuzten, ondo eta arazorik gabe aurkitzen zirelako, pertsona guztiek sufritu diuzten arazoak baztertuz (antsietatea, jarrera aldakortasuna, beldurrak, bizikidetza gatazka handiagoak…).
Jasotako erantzunak aztertzerakoan, konbinazio berezi bat eman dela uste dugu LGTBI+fobia eta konfinamenduaren artean. Baina, zer gertatu da? Uste dugu, alde batetik, ALDARTE-ko LGTBI+ pertsonek (ez dakigu maila orokorragoan) erresilientzia neurriak izan dituzte (indar handiagoa) konfinamenduari eusteko eta bestetik ordea, beraien burua lasaiago ikusi dute, egunerokotasunean LGTBI+fobiaren eraginpean ez egoteagatik. Horregatik, askorentzat etxea babesleku bat bilakatu da: gelan iruzkin iraingarriak jasan behar ez duen nerabearentzat, trantsizioa dauden transexualak hobeto egon dira etxean eta prozesu hau lasaiago egin dute, mespretxuzko begiraden mende egon behar ez duten LGTBI+ edo gaitzespenak, irainak, kaleko jipoak, etab. Hortaz, konfinamenduan pertsona askoren osasun mentalak hobera egin du.
Halaber, askok denbora hau erabili du beraien generoa eta sexualitatearen inguruan hausnartzeko, norbanakoari entzuteko, esploratzeko eta intimitatean sentitzeko, hainbesteko elkarrekintzarik eta presiorik gabe. Honek, pertsona hauei ondo egin die, beraien bizi-egoera eta osasuna hobetuz.
Gainera, Osakidetzan tratamendu hormonalak eta VIH-Sida tratamendu antirretrobilarak ez direla bertan bera gelditu ikusi dugu. Baina Bizkaia mailan, ez dakigu laguntza humanitarioak LGTBI+ pertsonengana heldu ez diren, LGTBi+ pertsonak izateagatik.
Aldez aurretik adierazitakoa kontuan izanik, ez du esan nahi LGTBI+fobia ez dela eman. Gainera, berriz lokaletara bueltatzean eta gure jaduerekin jarraitzerakoan, konfinamendu neurrien ondorioak egiaztatu ditugu familia-unitate tradizionalean eta LGTBI+fobiaren inpkatu zentratuetan. Gaizki zeuden erralitateak konfinamenduarekin ez dira hobetu: genero barruko indarkeria-egoerak, onartuak ez diren pertsonak etxera itzuli behar izatea eta diskriminazioa jasotzea, bakardadea, sare sozial ezen falta, sexu-langilek bezeroak galdu dituzte, jazarpen zibernetikoa, etab. Zalantzarik gabe, konfinamenduan gertatutakoaren inguruko ikerketa zorrotzagoak beharrezkoak dira.
Konfinamendu egunak joan dira, deseskalada eta “normaltasun berria” deiturikoan sartuz goaz. Ohar kritiko eta amaiera gisa, gogoratu historian zehar ezarritako arauak beti jarri dituzte arauz kanpoko pertsonen desira eta generoa normala ez denaren barruan, txarra, legez kanpokoa, ez osasungarria, nahasmendua eta bekatua dela adieraziz.