Pikara Magazinek eta medicusmundi Bizkaia antolatutako “Komunikabideak feminismoz betetzea” jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Jardunaldi hau “Indarkeria sinbolikoari eta sexu eta genero aniztasunari buruzko gizarte-eraldaketa sortuz hezkuntzaren, osasunaren eta unibertsitatearen esparruan, ikuspegi lokal-global batetik”, Pikara Magazine-rekin batera planteatzen da, komunikabideetan ikuspegi feminista txertatzen laguntzeko helburuarekin. EHUko (Leioako kanpusa) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleei bereziki zuzenduta dagoen arren, interesa duten guztiei irekita dago. Zehazki, komunikabideek genero-rolen estereotipoan eta hizkuntza sexistaren erabileran duten zereginari eta indarkeria sinbolikoarekin duten harremanari heltzeko beharretik sortu da jardunaldi hau. Komunikabideetan indarkeria matxistei buruz hitz egitearen garrantziaz eta komunizazio-ikasleek parte hartzea zergatik den garrantzitsua hausnartzeko jardunaldia izango da.
Pikara Magazinerekin koordinatuta, unibertsitateko eztabaida kritikoan lagundu nahi dugu, sektore honetan dauden zailtasunak mahai gainean jarri eta kultura heteropatriarkala suntsitzeko borrokatzea.
EGITARAUA
9:00-9:30//medicusmundi Bizkaia eta Pikara Magazineren aurkezpena.
Zer ekarpen egin behar die feminismoak komunikabideei? Zerbatik aplikatu behar dugu genero-ikuspegia gure kazetaritzan? Zein beste zapalkuntza-ardatz hartu behar ditugu kontuan kazetaritza-praktika eraldatzailea lortzeko?
PARTE-HARTZAILEAK:
Irati Álvarez Llano, medicusmundi Bizkaiko Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza arloko teknikaria.
Mª Ángeles Fernández, Pikara Magazineko koordinatzailea. Kazetaria.
9:30-11:00// Sexu-arriskuari eta sexu-terroaren politikari buruzko narratibak.
Nola eraikitzen dira diziplina eta kontroleko kontakizun politikoak? Nerea Barjolak arrisku sexualaren kontakizunak feminizidioetatik nola eraikitzen diren aztertuko du, Toñi, Miriam eta Desireé-ren 1992ko Alcàsser filmean.
HIZLARIA Nerea Barjola, militante feminista, Feminismoetan eta Generoan doktorea da EHUn, eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. Aktibismo feministaz gain, bere lan akademiakoa emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren irudikapenei buruzko hausnarketan oinarritu du, hainbat artikulu eta hitzaldiren bidez, eta tesia egin du “Las representaciones del peligro sexual y su influencia en las prácticas de las mujeres a partir del crimen de Alcàsser 1992”. Tesi horretan oinarritzen da bere liburua: Microfísica sexista del poder. El caso Alcàsser y la construcción del terror sexual. Nerea Barjolak Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzaren aitortza jaso du, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Eraldaketa sozialerako ikerketa’ kategorian.
AURKEZLEA Cris Lizarraga, Belako taldeko abeslaria eta Ken iezadazu errua fanzinearen egilea.
11:00-11:30// Atsedenaldia
11:30-14:00// Komunikabideetan idarkeria matxisten informazio-tratamenduari buruzko mahai-ingurua. Kazetari feministek urteak daramatzate komunikabideetan indarkeria matxisten informazio-tratamenduari heltzen. Aldaketak ukaezinak dira, baina zer geratzen da egiteko? Zer zailtasun aurkitzen ditugun praktikan indarkeria matxisten informazio-tratamendu egokia egiteko? Komunikabideak kontzientziatuta al daude beren eginkizunaz? Hainbat arlotako kazetariek gai horiek jorratuko dituzte mahai-inguru honetan:
PARTE-HARTZAILEAK
Emilia Laura Arias (TVE), Kazetaria. Berdintasuneko Masterra, Nazioarteko Informazioko Graduondokoa eta Telebistako Masterra. La Revolución de las Agujas (2018) liburuaren eta haurrentzako hainbat ipuinen egilea da. Komunikabide digitaletan, prentsan, irratian eta telebistan lan egin du. Gaur egun kazetaria da RTVEn. Berdintasunaren aldeko konpromisoari lotutako kazetaritza sariak irabazi ditu.
Teresa Villaverde (Pikara Magazine). Kazetaritzan eta filosofian lizentziatua. Pikara Magazine eta El Salto argitaletxeen koordinazio-taldeko kidea da. ‘Contar sin legitimar’ azterlanaren koordinatzailea Berdintasun Ministerioak Pikara Magazineri enkargatutakoa.
Irantzu Varela (Faktoria Lila). Kazetaria eta feminista. Faktoria Lilaren koordinatzailea, Pikara Magazineko ‘Alo Itantzu’-ren aurkezlea eta La Tuerka TV-ko eta Público-ko El Tornillo-ren sortzailea. Azkenaldian oparitu dioten gauzarik onena katana bat da. Komunikazioan eta generoan aditua.
DINAMIZATZAILEA
MªÁngeles Fernandez, Pikara Magazineko koordinatzailea. Kazetaria.