Abenduaren 15ean eta 16an, “OSASUNA BAZTERRETATIK ETA GUZTIEN ARTEAN. Osasunaren determinatzaile sozialak, sexu- eta genero-anizatasuna eta intersekzionalitatea” on-line Jardunaldiak izango dira. Hauen helburua da sexu- eta genero-aniztasuna ikuspegi intersekzional batetik osasunaren determinatzaile sozialetan txertatu beharraren inguruan sakontzea. Erronka horretan nahitaezkoa da ikuspegi, bizipen eta jakintza anitzetik heltzea.
medicusmundi Bizkaiak antolatutatzen dituen jardunaldi hauetan, euren esku-hartze eremuetatik pertsonen osasun globalaren, komunitarioaren eta sozialaren alde egiten duten pertsonek parte hartuko dute. Gurutzatzen diren eta proposamen berriak ehuntzen dituzten elkarrizketak, elkar osatzen direnak eta aukera berriak zabaltzen dizkigutenak.
Gainera, “Yo, Tu, Nosotres” dokumentala estreinatuko dugu. Dokumentalarekin emango diogu amaiera jardunaldien lehen saioari, abenduaren 15ean.
Ekitaldia doakoa izango da eta parte hartzeko izena emateko galdetegia bete behar da. Plaza mugatuak dira.
Jardunaldien esparru-dokumentua eta programa osoa kontsulta dezakezu.
Abenduaren 15ean eta 16an elkar egotea espero dugu.