Batzarra ekainaren 27an izango da, asteartea. Lehenengo deialdia 18:00etan eta bigarren deialdia 18:30ean izango da. Bizkaiko Medikuen Elkargoan izango da, Lersundi kalea 9 (Ledo I eta II aretoa, 4. solairua), Bilbo.
Batzarra dela-eta, eta elkartearen estatutuak betetze aldera, Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira. Ondorioz, datozen bi urteetan kargu horiek betetzeko aukera izan nahi duzuen bazkideoi, honakoa eskatu nahi dizuegu: dagokion eskaera eta hautagaitza Zuzendaritza Batzordeko idazkariari bidaltzeko, Ainhoa Cenarruzabeitia, hain zuzen, batzarra baino 15 egun lehenago.
Aztergaien zerrenda:
- Presidentearen aurkezpena.
- Ikuskatzaileen izendapena.
- Aztergaien zerrenda onartzea.
- 2022ko Ohiko Batzarreko akta irakurri eta onartzea, hala badagokio.
- Komunikazio eta Gizartea eraldatzeko Hezkuntza arloetako balantze orokorra.
- Garapenerako Lankidetza Proiektuen arloko balantze orokorra.
- 2022ko ekitaldiaren kontu-balantzea eta 2023rako aurrekontua irakurri eta onartzea, hala badagokio.
- Zuzendaritza Batzordeko karguak berritzea.
- Galderak eta eskaerak.
Bide batez, bertaratu ezin baduzu, egoki ikusten dituzun iradokizunak bidaltzeko eskatu nahi dizugu. Idatziz bidali ditzakezu elkarteko idazkaritzara, batzarra egin baino 10 egun lehenago.
Batzarra egin ondoren, irailerako data ezarriko da, jardunaldi edo eguerdi bat egiteko, datozen urteetarako hegoaldean eta iparraldean lankidetzarako estrategiari buruz hitz egiteko. Ildo horretan, irailaren hasieran bazkide guztiei gonbidapena egingo diegu, data jakin batekin.
__________________________________________________________________________________
Oharrak:
Batzarrean bozkatu nahi duten baina bertaratu ezin dutenek, beste bazkide bati eman diezaiokete ordezkaritza. Baldintza bakarra hauxe da: pertsona batek hiru pertsonaren ordezkaritza izan dezake, gehienez ere.
Ordezkaritza hori idatziz egingo da eta batzarreko idazkariak horren berri izan behar du, gutxienez, hogeita lau ordu lehenago. Bilbon bizi ez direnek postaz bidali ahal izango dute ordezkaritza horren berri ematen duen dokumentua.
AURREIKUSITAKO IRAUPENA: ORDU 1.