medicusmundi Bizkaiako Bazkideen Batzar Nagusia ekainaren 1ean izango da, asteazkena. Lehenengo deialdia 18:00etan eta bigarren deialdia 18:30ean izango da. Bizkaiko Medikuen Elkargoan izango da, Lersundi kalea 9 (Ledo I eta II aretoa, 4. solairua), Bilbo.
Parte hartzera animatzen zaitugu, bai bazkide bazara, bai bazkide ez bazara ere bai.
Batzarraren aztergaien zerrenda honako hau izango da:
- Presidentearen aurkezpena.
- Ikuskatzaileen izendapena.
- Aztergaien zerrenda onartzea.
- 2021eko Ohiko Batzarreko akta irakurri eta onartzea, hala badagokio.
- Komunikazio eta Gizartea eraldatzeko Hezkuntza arloetako balantze orokorra.
- Garapenerako Lankidetza Proiektuen arloko balantze orokorra.
- 2021eko ekitaldiaren kontu-balantzea eta 2022rako aurrekontua irakurri eta onartzea, hala badagokio.
- Zuzendaritza Batzordeko karguak berritzea.
- Galderak eta eskaerak.
Bide batez, bertaratu ezin baduzu, egoki ikusten dituzun iradokizunak bidaltzeko eskatu nahi dizugu. Idatziz bidali ditzakezu elkarteko idazkaritzara, batzarra egin baino 10 egun lehenago.
Batzarra egin ondoren, medicusmundi Bizkaiaren estrategia aurkeztuko dugu klima-aldaketaren eta horrek osasunean dituen ondorioen aurrean, eta hura garatzeko proposamenak identifikatuko ditugu.
Oharrak:
Batzarrean bozkatu nahi duten baina bertaratu ezin dutenek, beste bazkide bati eman diezaiokete ordezkaritza. Baldintza bakarra hauxe da: pertsona batek hiru pertsonaren ordezkaritza izan dezake, gehienez ere.
Ordezkaritza hori idatziz egingo da eta batzarreko idazkariak horren berri izan behar du, gutxienez, hogeita lau ordu lehenago. Bilbon bizi ez direnek postaz bidali ahal izango dute ordezkaritza horren berri ematen duen dokumentua.
AURREIKUSITAKO IRAUPENA: ORDU 1