Erresistentzia feminista digitalei buruzko topaketa birtuala

Erresistentzia feminista digitalei buruzko topaketa birtuala Image

Ekain honetan medicusmundi Bizkaia erakundearekin elkarlanean arituko gara beste behin, eta Erresistentzia feminista digitalei buruzko topaketa birtual hau antolatzen dugu elkarrekin. Laguntzarako sareak eta erresilientziarako espazioak sortu nahi ditugu emakume eta disidenteen artean, ikuspegi intersekzionala eta Iparra-Hegoa begirada globala erabilita.

2022an eta 2023an burutu izan ditugun Autodefensa Digital Feministari buruzko bi prestakuntzen ondoren, hainbat gai jorratzeari eta sakontzeari ekingo diogu, lau saio monografiko eginez Latinoamerikako adiskideekin batera. Euren jakituria eta bizipenak gurekin izango ditugu.

Saio bakarrerako edo guztietarako eman dezakezu izena, gogoan izanez aberasgarriago izango dela proposamen osoan parte hartzea. Topaketa, bereziki, aurretik beste prestakuntza batzuk eginak dituzten pertsonei zuzentzen da. Nolanahi ere, interesaturik egonez gero ez egon izena emateko edo gurekin harremanetan jartzeko zalantzetan. Plazak mugatuak dira, ez utzi gerorako.

Konfiantzazko espazio birtual bat eraikiko dugu, eta banaka eta talde gisa ditugun ezagutzak indartuko ditugu sareak eta Internet segurtasun handiagorekin erabiltze aldera, horiek nola funtzionatzen duten hobeto ezagututa.

Prestakuntza hauek sarean prebentziorako eta erresistentziarako tresnak izateko beharretik sortu izan dira. Seguruagoa eta feministagoa izango den Internet bat sortu nahi dugu, emakumeen eta disidenteen osasun inbididual zein kolektiboari eragiten dioten indarkeria digitaletatik libre egongo dena eta begirada holistikoa landuko duena.

Sexting seguruagoa – Ekainaren 20a

Saio honetan, Otro Tiempo elkartearen laguntza eta esperientzia izango dugu. Burutu izan ditugun autodefentsa feminista digitaleko ikastaroetan parte-hartzaileentzat garrantzitsua izan da pribatutasuna gordetzeko eta sexpreading kasuei aurre egiteko estrategien lanketa. Hortik sortu da indarkeria mota horien prebentziorako tresnak eta ikasketak bildu eta zabaltzeko beharra. Prestakuntza horietan ikasi izan duguna eta sextingean segurtasun handiagoz aritzeko 2022an egin genituen topaketenak elkartuko ditugu online indarkeriaren kontrako borrokan eskarmentua duten teknologa eta aktibistekin. Adiskideok, eskerrik asko!

Tailerraren ardatza ez da izango erantzuteko estrategien bilaketa, sexting seguruagoa egin ahal izateko gure beharrak eta baldintzak zein diren pentsatzetik abiatuko gara, eta app eta gailu batzuk dituzten urrakortasunak eta indarguneak partekatuko ditugu, inguru digitaletan, alegia gure harrremanetan konfiantza sortzen duten elkarrizketa horietan, ematen den baiezkoaren garrantzia azpimarratuz.

Otro Tiempo erakundetik Giza Eskubideak defendatzera, Bakearen Kultura sustatzera eta mota guztietako indarkerien prebentziora, bereziki, emakumeen eta neskenganako indarkeria, eta aukera-berdintasunean horien erabateko parte-hartzea ziurtatzera zuzendutako ekimenak sustatzen ditugu, teknologiak ikuspegi feministarekin erabiltzea sustatuz. Ahalduntze prozesuetan lagunduko dugu, eta taldeko prozesuak bideratuko ditugu.

 

Meme feministak sortzen – Ekainaren 22a

Memeen tailer honetan gogoeta egingo dugu gaur egunean komunikatzeko orduan irudiak duen botereari buruz, eta baita egunero jasaten ditugun indarkerien aurrean erresistentziarako tresna gisa umoreak duen garrantziaz ere.

Memeak ikusteaz gain, gure sormena ere landuko dugu geuk horrelakoak egin ahal izan ditzagun, egunerokotasunean erasotzen diguten egoeretan umoretik erantzun bat sortzeko.

Femgarabat-en abileziaren eta sormenaren laguntza izango dugu tailer honetan. Femgarabat ingurune grafikoan, arte ederretan eta komunikazioan konpromiso feministarekin lan egiten duten emakume talde bat da.

“Hitza eta irudia pentsamenduaren tresna dira eta errealitatea sortzen eta eraikitzen dute. Horregatik, gure ustez, errealitate berriak eraikitzea nahi badugu, errealitate alternatiboak erregistratu eta horiei balioa eman eta ikusarazi egin behar ditugu. Pertsona guztien berdintasunaren eta eraldaketa sozialaren alde lan egiten duten borroka, identitate eta kontakizunek eratzen duten errealitatea da, eta kritikoa da ikuspegi feminista kontuan ez duten beste kontakizunekiko. Azken batean, pertsona askoren artean eraikitzen ari den KONTAKIZUN FEMINISTA handi hori sortzen lagundu nahi dugu.”

 

Defendatzaile eta aktibistentzako zainketa digitalak ­­– Ekainaren 27a

Zainketa digitaletan eta bere jardunbideetan sartuko gara saioan. Harremanetarako, informaziorako eta komunikaziorako teknologiak erabiltzean babesteko dauden estrategiak ikusiko ditugu, eta geure burua zaintzeko balio dezaketen tresnak aukeratzeko irizpideak jorratuko ditugu.

Mexikoko Acción Directa Autosugestiva taldeko gure lagun mexikarren laguntza eta gozotasuna izango dugu gurekin. Acción Directa Autogestiva (ADA) taldearen lanaren ardatzetako bat da Autodefensa Feministan eta Autodefensa Feminista Digitalean ikertzea indarkeria sistemikoak borrokatzeko.

 

Erresistentzia digitaleko esperientzia positiboak – Ekainaren 29a

 

Saio honen lehen zatian Hondurasko Kasiopea Kolektiboa izango dugu.

Casiopea Kolektiboa Honduraseko kostalde atlantikoko emakume-talde bat da, eskualdeko neska, nerabe eta emakumeen errealitatea politikoki, ekonomikoki eta kulturalki eraldatzeko asmoz antolatua. Taldeak patriarkatua deseraikitzera, kolonialismora eta inperialismora bideratutako balioak eta printzipioak sustatzen ditu, eremu ekonomiko, politiko, soziokultural eta sexualean emakumearen erabateko emantzipazioa helburu nagusitzat hartuta.

Haien ibilbideari eta esperientziari esker, bertatik bertara ezagutuko ditugu haiek egindako erresistentzia digitaleko esperientzia positiboak.

Beste zerbaiti buruz galdetu nahi baduzu, idatzi hona: autodefensa@otrotiempo.org eta educa.bizkaia@medicusmundi.es

Jarduera hau “Indarkeria sinbolikoari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko eraldaketa soziala sortzen ikuspegi tokiko-global batetik hezkuntza, osasun eta unibertsitate eremuan. II. Fasea” izeneko proiektuaren harira garatzen da, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du.

Izena eman

Itzuli