medicusmundi bizkaia-k emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak erauzteko egiten du lan, herri txirotuetan zein Bizkaian. Zentzu honetan, azaroan eta abenduan martxan egongo den Ez nago salgai, eta zu? kanpainaren testuinguruan indarrak batu nahi ditugu emakumeok jasaten dugun indarkeria sinbolikoa erauzteko, zeren honen azkeneko ondorioa emakume baten hilketa den, soilik emakumea izateagatik.
Indarkeria sinbolikoak funtsezko garrantzia dauka genero desberdintasunak iraunaraztean, bai gure inguruan, bai Hegoaldeko herrietan. Publizitatea, moda eta aldizkariak, besteak beste, indarkeria mota honen hedabide nagusiak dira, zeren erabiltzen duten edukiekin eta adierazpenekin genero-rolak iraunarazten laguntzen duten.
May Serrano-ren laguntzarekin, agerian jarri nahi dugu nola estereotipoak emakumeak zer diren, zer egiten duten eta “emakume izateak dakarrena” zer den inguruan presioa egiteko baliabide diren. Egoera honek emakumeen osasun fisikoa zein mentalean ondorioak dakartza eta emakumeak gizakia bezala garatzea oztopatzen dute.
Hortaz, emakumezko estereotipoak salatzen duen ekintza batean parte hartzeko proposatzen diogu gizarte orokorrari:
1- Zure “Ekintza feminista” kit prestau: Pauso guztiak hurrengo bideoan aurkituko dituzu:
Aktibista-feminista kit: Zeurea egin!
2- Joaten zaren edozein lekura eraman kit hau.
3- Post-it batean estereotipo-zerrendatik bat idatzi, baita hurrengo hashtag-a: #50EstereotiposQueMatan
4- Jarri post-it bakoitza edozein lekutan: kalean, bus geltokian, klasean, bulegoan, igogailuan, etab. Eta sare sozialetan konpartitu.
Gure mezuekin bete nahi dugu hiria. Eztabaida zabaldu nahi dugu, ekintzari ekiten, gure esku dagoen guztia aldatzen lagundu emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizarte bat bultzatzeko
Jarraiguzu eta parte hartu!
-Twitter: #50EstereotiposQueMatan
-Facebook: medicusmundi bizkaia
–May Serrano