“Indarkeria sinbolikoa, emakumeen gorputza eta osasuna” tailerra

“Indarkeria sinbolikoa, emakumeen gorputza eta osasuna” tailerra Image

Faktoria Lilarekin batera indarkeria sinbolikoaren inguruko tailerra aurkezten dizuegu. Ez dakizu indarkeria sinbolikoa zer den? Gaian gehiago sakondu nahiko zenuke?  Indarkeria sinbolikoak emakumezkoen gorputz eta osasunean eragin zuzena duen indarkeria mota da, non lehen plano batean gizartearen begietara ezkutuan dagoen. Horrela, ikastaro honen bidez kontsientzia zabaltzea dugu helburu, ikuspuntu desberdinak plazaratzeko eztabaida sortzea eta gaian sakontzea. Animatzen zara?

Tailer honek indarkeria sinbolikoak emakumeen gorputzean duen eragina aztertzen du eta, batez ere indarkeria sinbolikoak osasunean eragin ditzakeen ondorioak. Emakumeek historian zehar bizi izandako ikusgaitasun eza landuko dugu alor desberdinetan, hala nola, ezagutzaren alorrean, zientzian, osasunean eta kulturan; baita genero roletan eta estereotipoetan ere, produktu kultural eta hedabideetan emakumeen errepresentazioa murrizten dutenak. Horrela, horrek guztiak emakumeen gorputzean duten eragina landuko da.

Emakumeengan erabiltzen den indarkeria mota desberdinak nola detektatu landuko dugu; hain indarkeria zolia konturatu ere ez garela egiten indarkeria horretaz… “Ez dago botere forma gaiztoagorik desberdintasuna gauzen modu natural gisa aurkezten duena baino” (Lukes).

Izan ere, gure bizitzetan eragiten duen erreminta da kultura popularra, estereotipoen sorrerarako eta hazkunderako tresna. Indarkeria sinbilikoa erailtzen gaituen eta pobretzen gaituen modurik eraginkorrenetakoa da, tontotzen gaituelarik.

Ikastaroan landuko dena zer den jakin nahiko zenuke? Hemen duzu programazioa. Ez ahaztu, izen-eman apirilaren 18a baino lehen!

Informazio gehiago eta izen-ematea: bizkaia@medicusmundi.es (mezuan gehitu beharko dituzu zure izen-abizenak; helbide elektronikoa eta telefonoa; erakunde, instituzio edo organismo baten parte zaren; parte hartzeko interesa edo motibazioa; eta tailerraren izena “Matxismoak erail eta pobretzen du, tontotzen baitu”.

Euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera izango duzue.

Plaza mugatuak

Itzuli