“Zauritik erresistentziara” prozesua abian jartzen ari gara, LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria sinbolikoen aurrean sendatze kolektiborako proposamen feminista, heretikoa eta komunitarioa. Parte hartu nahi duzu? Animatu! Sexu- eta genero-aniztasuneko pertsonek mota guztietako indarkeriak jasotzen dituzte: fisikoa, zuzeneko erasoak, gorroto-diskurtsoak… eta baita iruzkin edo irudikapen sotilagoak ere, asmo txarrekoak izan gabe ere trauma pertsonalak, kolektiboak eta belaunaldiartekoak […]
LGTBIQ+ ekintzaileak indarkeria sinbolikoaren aurka
«Indarkeria sinbolikoa eta sexu- eta genero-aniztasuna: erronkak, estrategiak eta konexio lokal-globalak» webinarioan, Hondurasko eta Bizkaiko esperientziadun ahotsekin hitz egingo dugu, gizarte zibileko erakundeak edo LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko aktibistak eta kolektiboak jasaten duen indarkeria sinbolikoari aurre egiteko egiten ari direna gertutik ezagutzeko. Hizlariak: Grecia O´Hara – Hondurasko Trans Pertsonen Sare Nazionaleko kide. Ikus-entzunezko komunikatzailea SOMOS […]
Politika publikoak Sexu eta Genero Aniztasunaren aurkako indarkeria sinbolikoari aurre egiteko
medicusmundi Bizkaia elkarteak bederatzi web-mintegiko ziklo bat abiatuko du datorren astean. Webinarioek emakumeen eta LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria sinbolikoa ikusarazteko, indarkeria horren inguruko bizipenak partekatzeko eta horri aurre egiteko proposamenak biltzeko balioko dute. Datozen hilabeteetan zehar izango ditugun Honduras eta Bizkaia arteko elkarrizketa hauetako lehen solasaldira gonbidatu nahi zaitugu. Gure helburua sexu- eta genero-askatasunaren aurkako […]
Ezagutu Guatemalako emakume indigenen gaineko indarkeria obstetrikoari buruzko ikerketa
Otsailaren 17tik 21era, medicusmundi Bizkaiaren eskutik, Guatemalako bost lagun Euskal Herrian izango ditugu: ikertzaile bat eta ASECSA (Asociación de Servicios Comunitarios de Salud) eta MOLOJ (Asociación Política de Mujeres Mayas) elkarteetako bina kide. Aste honetan “SITUACIÓN DE LA VIOLENCIA OBSTÉTRICA EN MUJERES INDÍGENAS DE GUATEMALA. Estudio sobre la situación de la violencia obstétrica en mujeres […]
Osasun sistema publikoaren alde: Promesa gehiagorik ez!
Osasungintza Publikoaren Aldeko (OPA) herri plataformek mobilizazioak deitu dituzte otsailaren 1erako. Bilbon, 12:00etan abiatuko da manifestazioa, Bihotz Sakratutik. Aldarrikapen nagusietako batzuk hauek dira: lehen mailako arreta publiko eta kalitatezkoa; osasungintzan ez murrizketarik, ez pribatizaziorik; osasuna eskubidea da, eta ez negozioa; kudeaketa-eredu gardena eta parte-hartzailea. 93 kolektibo baino gehiagok babestu dituzte “Osasun sistema publikoaren alde: Promesa gehiagorik […]
Aitaren zaintzaile ofiziala
Malen Etxedardar. Pikara Magazine Ez dituzu egutegietako egun gorriak maite, adostu gabe adostu ditugun arauetan deseroso sentitzen zara. Txikitan aitarekin negoziatzen saiatzen zinen, mesedez eskatzen zenion etortzear zen egun gorri horretan ez edateko. 2023ko abenduaren 25ean lagunekin bazkaldu zenuen etxean, aurreko bi urteetan bezala. Baina, lagunez inguratuta egon arren, ezinezko zitzaizun gorputzeko alarma amatatu eta […]
Indarkeria obstetrikoaren aurkako bertsoak
“Guk badugu mikrofono bat, badugu bide batzuk ateratzeko aukera, askotan ez da gai batzuk nora eramaten ditugun, bistara ekartze hutsa baizik, eta nik beste bertsolariei hori eskertzen diet asko, orduan, ahalegintzen naiz ni ere ekarpen bat egiten”, esan zuen iragan astean Oihana Iguaranek, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarikoan. Larunbatean, sei mila zale izan zituzten aurrez […]
Neskek jasandako sexu-abusuak ez zaizkio inori axola
Cristina Fallarás-en Instagram kontua bertan Iñigo Errejonen izena agertu denean egin da ezagun. Kontu horretan, haur zirela etxean jasan zituzten abusuak partekatu dituzte ehundaka emakumek, baina testigantza horiek ez dute komunikabideen interesa piztu. “Ez entzungor egin”, erregutzen du Pau Lluc i Pérezek; aitarengandik jasan zituen erasoak kontatu berri ditu Despulles liburuan. Mª Ángeles Fernández Pikara […]
Jardunaldia “BEGIRADA OSASUNGARRIA II.edizioa. Sexu- eta genero-aniztasuna osasunaren gizarte-determinatzaile bezala
medicusmundi Bizkaiak antolatutako Jardunaldi hauek helburu jakin bat dute: Lehen Mailako Arreta eta osasuna zedarritzen duten prozesu sozialak begirada feminista eta intersekzional batetik eta sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia erabilita erdigunean jartzen dituen osasun publikoaren eredu bat sustatzeko beharrean sakontzea. Ildo horretan, ezinbestekoa da gogoeta hainbat ikuspegi, bizipen eta jakintzetatik partekatu ahal izatea. Horretarako, esku hartzen […]
Alua egiten hasi?
Hirurogeita hamarreko urteetan, Lorena Capelli, garai hartako brasildar transformista ospetsua, Bartzelonan hil zen genitalen berresleipenerako kirurgia bat egin ondoren. Zehazki, baginoplastia bat egitean. Ofizialki peritonitis batengatik hil zela zabaldu zen, antza denez, baina ‘despistatzeko’ praktika bat zelakoan nago, kirurgia horiek debekatuta zeudelako espainiar estatuan. Debekaturik egon arren, litekeena da emakume trans asko izatea halako ebakuntzak […]









