Sareetan iraindu zaituzte emakumea izateagatik? Edo zure sexu- eta genero-aniztasunagatik? Zure bikotekideak edo bikotekide ohiak zure posta elektronikokontua kontrolatu dizu? Iruzkin bat egin dizute Twitterren? Isilarazi edo blokeatu zaituzte sare sozial batean eraso matxista bat salatzen ari zinenean? Sareetatik mehatxatu zaituzte jarrera feminista bat defendatzeagatik? Zure argazki intimoak Interneten eskegitzearekin mehatxatu zaituzte? Informazioaren eta komunikazioaren […]
ziberaktibismorako eta autodefentsa digital feministarako, indarkeria sinbolikoari buruzko baliabideak eta materialak osatzen dituen tresna-kutxa.
Gure esperientzia Sololan
Kaixo! Belen Gomez, Ane Loidi eta Oihane Pildain gara, Getxo, Bergara eta Arrasatekoak, hurrenez hurren. Uztailaren 18tik gozatzen ari garen Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren azken astean gaude. Azken bi hilabete hauetan, Medicus Mundi Bizkaiarekin elkarlanean ari den Guatemalako CPDL (Colectivo Poder y Desarrollo Local) izeneko erakundean aritu gara lanean. CPDL San Andrés Semetabaj udalerrian du […]
Osasunaren eredu ez-normatiboa eta feminista eraikitzen
medicusmundi Bizkaiatik, duela bi urte, azterketa kritikorako eta proposamenak sortzeko prozesua bultzatzen hari gara , esparru lokal- globalean, zein Osasuneko Lehen Mailako Arretaren errealitateari ekin nahi dio ikuspegi feministatik baita sexu- eta genero-aniztasunatik ere bai. Horretarako, hainbat jarduera-ardatz bultzatzen ari gara. Lehentasunez, Osasuneko Lehen Mailako Arretaren egoerari buruzko ezagutza kritikoa sortzearen alde egin nahi dugu. […]
[LAN-ESKAINTZA] Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza eta Komunikazio Teknikaria
Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza eta Komunikazio teknikaria lanaldi osoko kontratu baterako. Kontratu mugagabea izango da eta lanean berehala hasteko.
Medicusmundi Bizkaiak osasun publikoaren eredu sozial, feminista eta ez normatibo bat aldarrikatzen dugu osasunerako eskubidearen egikaritzea bermatzeko
medicusmundi Bizkaia elkarteak Lehen Mailako Osasun Arretari buruzko Astanako Adierazpen Alternatibo bat sortu dugu.
JARDUNALDIAK “Osasuna bazterretatik eta guztien artean”
Abenduaren 15ean eta 16an, “OSASUNA BAZTERRETATIK ETA GUZTIEN ARTEAN. Osasunaren determinatzaile sozialak, sexu- eta genero-anizatasuna eta intersekzionalitatea” on-line Jardunaldiak izango dira. Hauen helburua da sexu- eta genero-aniztasuna ikuspegi intersekzional batetik osasunaren determinatzaile sozialetan txertatu beharraren inguruan sakontzea. Erronka horretan nahitaezkoa da ikuspegi, bizipen eta jakintza anitzetik heltzea.
IZENA EMAN! INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO SAREAK EHUNTZEN Online Ikastaroa
Gaztea zara eta sare sozialetan ere indarkeria matxistei aurre egin nahi dizeu? “Indarkeria matxisten aurkako sareak ehuntzen” online ikastaroan izen-eman AZAROAK 23 baino lehen. Azaroaren 29an martxan jarriko da! Doan!
[ERAKUSKETA] Emakumeen parte-hartzea uraren kudeaketa publikoan
Azaroaren 2tik 30era, LAKET – Emakumeen ahalduntze-eskolak “Emakumeen parte-hartzea uraren kudeaketa publikoan eta saneamenduan. San Martin, Hondurasko emakumeen sarearen esperientzia” argazki erakusketa ezagutaraziko du. 12 argazki hauek beren komunitateko gizarte-eraldaketako eragile bihurtu diren emakumeak erakusten dute.
IZENA EMAN! “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako” Online Tailerran osasun-arloan sakonduko dugu
Urriaren 25ean “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako. Indarkeria sinbolikoa patriarkala, gorputzak eta osasuna” Online Tailerra martxan jarriko da. Edizio berri honetan indakeria sinbolikoa OSASUNEAN dituen ondorioetan sakonduko dugu. Oraingo honetan ere, Irantzu Varela izango dugu (kazetari feminista eta Faktoria Lilaren koordinatzalea dena) formakuntza dinamizatzeko (streaming saioak, eztabaida-foroa, zalantzak, etab.).
“Sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketa” JARDUNALDIA eta “Haurrak eta nerabeak pornoaren aurrean: sexu-hezkuntzarako gakoak” MAHAI-INGURUA
Irailaren 24an, Emakumeen eta haurren sexu-esplotazioaren eta trafikoaren aurkako Nazioarteko Egunaren markoaren barruan, Andereak Elkarteak eta medicusmundi Bizkaiak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, “Sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketa” eztabaida-jardunaldia antolatu dugu Durangon, goizeko ordutegian. Arratsaldean ordea, “Haurrak eta nerabeak pornoaren aurrean: sexu-hezkuntzarako gakoak” mahai-ingurua egingo da. Bi jardunaldien helburua eragileen arteko topaketa- eta truke-espazioak sortzea da, bi […]