Osasungintza Publikoaren Aldeko (OPA) herri plataformek mobilizazioak deitu dituzte otsailaren 1erako. Bilbon, 12:00etan abiatuko da manifestazioa, Bihotz Sakratutik. Aldarrikapen nagusietako batzuk hauek dira: lehen mailako arreta publiko eta kalitatezkoa; osasungintzan ez murrizketarik, ez pribatizaziorik; osasuna eskubidea da, eta ez negozioa; kudeaketa-eredu gardena eta parte-hartzailea. 93 kolektibo baino gehiagok babestu dituzte “Osasun sistema publikoaren alde: Promesa gehiagorik ez!” manifestazioak, baita euskal kultur eta gizarteko zenbait pertsona esanguratsuk ere. Osasunaren Aldeko Euskal Foroak eta haren kideek (haietako bat da Medicus Mundi) bat egin dugu manifestuarekin.
Irakurri manifiestua: https://opaherriplataformak.eus/#