medicusmundi Bizkaiak antolatutako Jardunaldi hauek helburu jakin bat dute: Lehen Mailako Arreta eta osasuna zedarritzen duten prozesu sozialak begirada feminista eta intersekzional batetik eta sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia erabilita erdigunean jartzen dituen osasun publikoaren eredu bat sustatzeko beharrean sakontzea. Ildo horretan, ezinbestekoa da gogoeta hainbat ikuspegi, bizipen eta jakintzetatik partekatu ahal izatea. Horretarako, esku hartzen […]
SARE EGIN OSASUNAREN ALDE!!!
medicusmundi Bizkaian gure sarea zabaltzen jarraitu nahi dugu, osasuna pertsona guztientzako eskubidea izan dadin. Hori dela eta, saretzera eta “Sare egin osasunaren alde!” gure kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Erresistentzia feminista digitalei buruzko topaketa birtuala
Ekain honetan medicusmundi Bizkaia erakundearekin elkarlanean arituko gara beste behin, eta Erresistentzia feminista digitalei buruzko topaketa birtual hau antolatzen dugu elkarrekin. Laguntzarako sareak eta erresilientziarako espazioak sortu nahi ditugu emakume eta disidenteen artean, ikuspegi intersekzionala eta Iparra-Hegoa begirada globala erabilita. 2022an eta 2023an burutu izan ditugun Autodefensa Digital Feministari buruzko bi prestakuntzen ondoren, hainbat gai […]
Gure Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu
Batzarra ekainaren 27an izango da, asteartea. Lehenengo deialdia 18:00etan eta bigarren deialdia 18:30ean izango da. Bizkaiko Medikuen Elkargoan izango da, Lersundi kalea 9 (Ledo I eta II aretoa, 4. solairua), Bilbo. Batzarra dela-eta, eta elkartearen estatutuak betetze aldera, Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira. Ondorioz, datozen bi urteetan kargu horiek betetzeko aukera izan nahi duzuen bazkideoi, honakoa eskatu nahi […]
Klima-aldaketaren eta uholdeen eragina Ruandan
Ruandak aldaketa nozitu du urtaroen joeretan aldaketa klimatikoaren inpaktuarengatik, eta larriagotu egin dira horren ondorioak. Orain, lehorte handiko garaiei euri erauntsiek ematen die segida, haize bortitzekin eta uholde-urekin, gero eta hondamendi eta larrialdi-egoera gehiago eragiten dituztelarik herritarren artean. Aurtengo eurien sasoiak uholde ugari eta lur-jauzi handiak ekarri ditu, eta heriotzak eta zaurituak, galerak eta txikizioak […]
Babak eltzetik ateratzen
Datuek erakusten dute trans komunitateak zailtasunak aurkitzen dituela osasun arretarako sarbidean. Profesionalek ez dute prestakuntzarik eta transfobia oztopo da osasun-zerbitzuetara lasaitasunez joan daitezen. ANDREA MOMOITIO Ia egunero ditugu berriak. Beno, agian asko da hori esatea. Ia egunero, murmurio berberak ditugu sare sozialetan, zirkulu txikietan. Batek ospitaleren bateko genero-unitateren batean ez dutela ondo tratatu salatzen […]
Hausnarketa kolektibotik eta aniztasunetik abiatuta maskulinitate berriak eraikitzen, Ruandan
“Ruandako kulturak oraindik tradizio patriarkal handia badu ere, egia da emakumearen papera balioesten dela, bai komunitate-mailan, bai eremu pertsonalean. Prestakuntzan parte hartu duten pertsonak bat zetozen Ruandako gizartean gaur egun dauden genero-aginduak hausteko erantzukizunak eta lidergoa hartzeko espazioak eta aukerak sustatu behar direla esatean, batez ere kudeaketa ekonomikoari eta erabakiak hartzeari dagokienez”Alba Pastor Garcia, Hegoako […]










