Iurretako Udalak hondurasen Lenca etniarekin egiten dugun lana finantzatuko du

Herrialde txirotuen garapena lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko interes handiena duen proiektua bezala aukeratua, Iurretako Udalak 4.953,16 euroko diru-laguntzarekin finantzatuko du medicusmundi bizkaiak Hondurasen garatzen duen proiektua. “LENCA ETNIAREN HEZKUNTZA ELKARTEKO GAITASUNAK HOBETZEN HAURDUNTZA GOIZTIARREN PROBLEMATIKAKO PARTE-HARTZE AKTIBOAN – HONDURAS” izenpean, proiektu honen helburu nagusia Intibuca etxaldeko Lenca etniako nerabeen haurdunaldiak murriztea da. Horretarako, ASODOC (Hondurasko […]

Genero ikuspegiaren eransketa Omoako erakunde publikoetan

medicusmundi bizkaian Omoako (Honduras) udalarekin elkarlanean jarraitzen dugu, erakundeetan genero ikuspegia eransteko prozesuan. 2016an egin genuen generoaren inguruko lehen diagnostikoan gizon eta emakumeen artean udal egitura eta sailetan dagoen bereizketa azaleratu zen. Diagnostikoa egin eta gero, generorako politika instituzionala landu zen, eta hurrengo hilabeteetan Genero Plan Orokorra inplementatuko da, honek udalaren garapena bultzatuko du, genero […]

Hauteskunde osteko egoera gaiztotzen doa Hondurasen eta hautagaiek gerra zibilaren atarian daudela diote

Azaroaren 26an Hondurasen egin ziren hauteskunde presidentzialen osteko zenbaketa prozesuan eman ziren irregulartasunek herrialdea krisi politiko baten murgildu dute; ordutik egon den errepresioak gutxienez 20 hildako eragin ditu eta egoera konpontzetik urrun dagoela ematen du. Hauteskunde Auzitegi Gorenak Hernandez presidentea bere postuan berretsi  zuen, baina oposizioak iruzurra salatu zuen eta Amerikako Estatuen Erakundeak (OEA) emaitzen […]

Egoera nahasia Honduraseko hauteskundeen ostean

Azaroaren 26an Hondurasen hauteskundeak egin zituzten presidente berria haukeratzeko, baina emaitzetan bi alderdi nagusien arteko aldea oso txikia izan zen, orain presidentea den Hernandez eta Nasralla hautagai nagusiaren arteko aldea %1eko da, 3.000 boto inguru. Oposizioak ez ditu emaitzak ontzat jo eta Zelaya 2009an boteretik kendu zuen alderdiak iruzurra egin duela adierazi dute. Hauteskundeak igandean […]

Honduras eta El Salvadorreko osasun sistemak eta sarbideak

Munduko herrialde ezberdinetan dauden osasun sistemak eta herritarrek hauetara duten sarbidea ikustaraziko duen dokumentala filmatzeko, medicusmundi bizkaia Ertamerikan izan da. Oraingo honetan taldea El Salvador eta Hondurasen egon da, bertako osasun sistemetan egiten ari diren erreformak aztertzen.   Herrialde hauetako egoera sozio-sanitarioa hurbiletik ezagutzeko, taldeak osasun zerbitzu eta ministerioetako langile eta ordezkariez gain, erabiltzaileak eta hango erakundeak […]

2016eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.

2016 urtean medicusmundi bizkaian egin dugun lanaren laburpena biltzen duen memoria aurkezten deizuegu gaur. 2016. urtea oso berezia izan da gure elkartearentzat, 50. urteurrena ospatu dugulako. Mende erdia bete dugu osasunaren aldeko eskubidea aldarrikatzen, Hegoaldean zein Iparraldean. Orri hauetan gure lehentasunak zeintzuk diren gure lerro estrategiakoak, zein herrialdetan egiten dugun lan, eta zer nolako emaitzak ditugun zure […]

Urte bat Berta Caceres laguna hil zutenetik

2016ko martxoaren 3an Berta Caceres laguna hil zuten Hondurasen. Urte bat pasata inpunitatea nagusi da oraindik. Horregatik egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dugu.

2015eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.

medicusmundi bizkaiatik atseginez jakinarazten dizuegu 2015eko aktibitate memoria guztion esku dagoela deskargatzeko, non Bizkaiko GGKEk azken urtean aurrera eraman dituen zereginak aztertzen baitira, bai hegoaldean, baita iparraldean ere. Publikazio honen barruan, medicusmundi bizkaiak Hondurasen, Guatemalan, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ruandan aurrera eraman dituen xehetasun guztiak aurkitzeko aukera izango duzue, iparraldean Garapenerako Hezkuntzarekin edota Komunikazioarekin erlazionatuta […]

Urriak 14, ikus-osasunaren aldeko eskubidearen alde

Hurrengo urriaren 14an Ikusmenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, horregatik, medicusmundiren eta General Ópticaren arteko kolaborazioa gogoratzea nahi dugu. 1998tik medicusmundi bizkaian General Ópticaren babesa izan dugu Brasilgo, Tanzaniako eta Honduraseko ikusmen osasuneko proiektuak garatzeko. Gainera, 2010etik eta gaur egunera arte, kontsultategi oftalmologiko baten alde egiten ari da Coatepequen, Guatemalan, Hermanas de San Jose elkartearkein. […]

Puerto Cortéseko Zingira sektoreko komunitateek edateko ur sistema lortu dute lehenaldiz.

Gure kide diren Euskadiko Gazteak Lankidetzan elkarteko Leire Regadasek, Arantza Aguirrek eta María Prietok, Hondurasen egon diren bitartean, udaltasuneko, medicusmundiko eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako proiektu batean parte hartu dute, Puerto Cortéseko zingira sektoreko komunitate desberdinek lehen aldiz edateko urako sistema lortu dezaten. Izan ere, momentu honetara arte ibaiko ura erabiltzen zuten. Gainera, ura eta […]