Izaskun Manero, Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua Bertso lehiaketaren irabazleak

Abenduaren 5ean, «Nire gorputza nire erabakia» Bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa burutu genuen Bilbon. Honetarako bertso-saio bat antolatu genuen eta Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak gurekin egon ziren. Bertsolariak izan ziren irabazleen izenak ezagutzera eman zituztenak. Zorionak Izaskun Manero (Gazteen maila 1. saria), Deustuko Gazteak – Unai Foruria (Gazteen maila 2. saria), Mara Gallastegui eta Oier […]

Miren Amuriza eta Etxahun Lekue Bertso-paper lehiaketaren Sari-banaketan

Abenduaren 5ean, osteguna, Nire gorputza nire erabakia bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa izango da. Horretarako, Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak egongo dira Bilboko Hika Ateneoan burutuko den bertso-saioan. Gainera gaiarekin lotuta Performance bat garatuko da, bai Hikan baita Bilboko Alde Zaharreko «Boutique de la media» dendan ere. Txalaparta, pintxoak eta sorpresa gehiago! Anima zaitez eta gerturatu. […]

Nire Gorputza Nire Erabakia bertso-paper lehiaketara aurkezteko «azken txanpa»

Datorren ostiralean, Azaroak 15, Nire gorputza nire erabaki Bertso-paper Lehiaketan parte hartzeko epea amaitzen da. Emakumeen eskubideak aldarrikatu nahi badituzu, hemen zein Guatemalan, indarkeria matxistak erauzi nahi badituzu… bidali zure bertsoak educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera. 1.000€ baino gehiago saritan! Anima zaitez eta parte hartu!