Abenduaren 5ean, «Nire gorputza nire erabakia» Bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa burutu genuen Bilbon. Honetarako bertso-saio bat antolatu genuen eta Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak gurekin egon ziren. Bertsolariak izan ziren irabazleen izenak ezagutzera eman zituztenak. Zorionak Izaskun Manero (Gazteen maila 1. saria), Deustuko Gazteak – Unai Foruria (Gazteen maila 2. saria), Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua (Helduen maila 1.saria) eta Daniel de Miguel (Helduen maila 2. saria). Txalapartariak, dantzariak, pintxoak eta bideo animazioak izan genituen. Giro ezin hobea.
Ekitaldia hasteko medicusmundi bizkaiak lehiaketaren helburua azaldu eta gogorarazi genuen. Nola, bertsoen bidez, Bizkaia eta Guatemala lotzea lortu dugun, emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Ostean, Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolarien txanda hasi zen. Euren bertsoekin gaia jorratzen jarraitu zuten. Ehun pertsona baina gehiago bildu ginen Hika Ateneoan, hauen artean lehiaketara aurkeztu ziren taldeak. Guztiera 30 lan jaso genituen, batzuk bakarka eta beste batzuk taldeka. Epaimahaia ere gerturatu zen bertso-saiora (Bizkaiko Bertsozaleen Elkartea eta Pikara Magazine).
Gaueko 22.00ak aldera irabazleen izenak ezagutu genituen. Deustuko Gazteak-Unai Forurik (Gazteen maila) eta Daniel de Miguelek (Helduen maila) 2. sariak jaso zituzten. Bestalde, Izaskun Manerok (Gazteen maila) Zipi eta Zapa taldeak – Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua (Helduen maila) 1. saria jaso zuten. Zorionak guztioi!!!
Lehenengo saria irabazi zuten bertsoekin Laurita Siles artistak bideo-animazio dibertigarriak egin zituen, eta honen bitartez jakinarazi genuen irabazleen izenak.
Gazteen maila. 1. saria. Izaskun Manero
Helduen maila. 1. saria. Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua
Eskerrik asko Bizkaiko Bertsozale Elkarteriari, Pikara Magazinari, Algortako Bertsolari Eskolari eta bertso-saiora gerturatu zineten guztioi! Lehiaketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker burutu dugu.