Nire Gorputza Nire Erabakia bertso-paper lehiaketara aurkezteko «azken txanpa»

Nire Gorputza Nire Erabakia bertso-paper lehiaketara aurkezteko «azken txanpa» Image

Datorren ostiralean, Azaroak 15, Nire gorputza nire erabaki Bertso-paper Lehiaketan parte hartzeko epea amaitzen da. Emakumeen eskubideak aldarrikatu nahi badituzu, hemen zein Guatemalan, indarkeria matxistak erauzi nahi badituzu… bidali zure bertsoak educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera. 1.000€ baino gehiago saritan! Anima zaitez eta parte hartu!

Nire gorputza, nire erabakia bertso-paper lehiaketa antolatzen dugu emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearen errespetua aldarrikatzeko hemen zein Guatemalan. Honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta diru-laguntza dugu, eta beste elkarte eta erakunde batzuen laguntza: Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Pikara Magazine, Emakunde eta Eudel.

Lehiaketan Bizkaian jaio, lan egin, ikasi edo bizi duzuenok parte hartu dezakezue. Bakarka edo taldean (ikastetxe bat, gela bat, lagun talde bat, etab). Bi mailak bereizten dira: Gazteen mailan (17 urte arte) , parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 2 bertso egin beharko ditu eta gehienez 4; Helduen mailan (18 urte gora), berriz, gutxienez 3 bertso eta gehienez 8.

Bertsoak egiterakoan kontutan hartu behar da hizkuntza sexista erabili edo genero-parekidetasuna errespetatzen ez duen bertsorik ez dela aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatik kanpo geratuko da.
Gaiari buruz informazio gehiago jasotzeko, oinarrietan bideo eta artikulu ezberdinen linkak bisitatu ditzakezue. Hauen artean “Nire gorputza nire sexualitatea” Bertso-animazioa

Lanak bidaltzeko bi aukera daude:
•    Posta elektronikoz, educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera
•    Posta arruntaz medicusmundi bizkaiaren egoitzara:

               Nire gorputza nire erabakia
Bertso-paper lehiaketa Bizkaian
medicusmundi bizkaia
Begoñako Andra Mari kalea 20. zenb., behea
48006 Bilbo

Sariak
Maila bakoitzak bi sari ditu:
Gazteen maila: 1. saria: 300€ eta 2. saria: 100€
Helduen maila: 1.saria: 500€ eta 2. saria: 200€

Sari-banaketa 2013ko abenduaren 5ean izango da, 20:30ean, Bilboko Hika Ateneoan burutuko den bertso-saiona (Muelle Ibeni 1, behea, Bilbo).

Informazio guztia Lehiaketaren Oinarrietan topatuko duzu

Bertso batekin 2 sari jaso = Beldur barik lehiaketa!

Nire gorputza nire erabakia lehiaketak Beldur barik lehiaketaren barruan dago, Bizkaia mailako modalitatea bezala.

Beraz, 12 eta 26 urte bitarteko gazteek Beldur Barik lehiaketara ere aurkezteko aukera duzue. Honetarako, bertso-sortak idatziz eta ikus entzunezko formatuan bidali behar dira. Hau da, kamara edo mugikorra aurrean grabatuko dira bertsoak, bideo-plataforma batera esteka bat jarriz (Youtube, viemo, etab.).

Beldur barik lehiaketak ere bi kategoria ditu (12 eta 17 urte bitartekoak eta 18 eta 26 urte bitartekoak) eta 500€-ko saria eta 250€-ko bi aipamen bereziak emango ditu.

Beldur barik lehiaketaren Oinarrietan informazio guztia lortuko duzu.

Web gunea: www.beldurbarik.org

Lehiaketa bietan aurkezten bazara, bi sari jasotzeko aukera izango duzu (deialdi bakoitzean bat).

Anima zaitez eta parte hartu!!!

Ir Atrás