Miren Amuriza eta Etxahun Lekue Bertso-paper lehiaketaren Sari-banaketan

Miren Amuriza eta Etxahun Lekue Bertso-paper lehiaketaren Sari-banaketan Image

Abenduaren 5ean, osteguna, Nire gorputza nire erabakia bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa izango da. Horretarako, Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak egongo dira Bilboko Hika Ateneoan burutuko den bertso-saioan. Gainera gaiarekin lotuta Performance bat garatuko da, bai Hikan baita Bilboko Alde Zaharreko «Boutique de la media» dendan ere. Txalaparta, pintxoak eta sorpresa gehiago! Anima zaitez eta gerturatu. Sarrera Doan.

Nire gorputza nire erabakia bertso-paper lehiaketa Bizkaian parte hartzeko epea Azaroaren 15ean amaitu zen. Orain, irabazleak ezagutzera emateko bertso-saio bat antolatu dugu Abenduaren 5ean, osteguna, 20.30ean, Bilboko Hika Ateneoan (Muelle Ibeni 1, behea. Atxuri-Bilbo). Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak egongo dira gurekin. Gainera txalaparta, trikitixa, pintxoak, performance eta sorpresa gehiago izango ditugu. Sarrera doan.

Oinarrietan azaltzen den bezala, sari-banaketan 4 sari emango dira, bi sari maila bakoitzean:

Gazteen maila: 1.saria: 300€ eta 2. saria: 100€

Helduen maila: 1.saria: 500€ eta 2.saria: 200€

Epaimahaia medicusmundi bizkaiak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Pikara Magazinek osatu dute. Bertso-sortak ebaluatzeko, epaimahaiak kontuan izango du proposamenak genero-parekidetasun ikuspuntua izatea, emakumeen giza-eskubideak errespetatzea eta hizkuntza ez sexista erabiltzea. Lehiaketaren helburua emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguran askatasunez erabakitzeko duten eskubidearen errespetua hemen zein Hegoaldeko herrialdetan zen. Hau kontutan hartuz, bertsoak baloratzeko orduan gaia nola landu den izan da pisu gehien izan duen aldea eta bertsoen teknika bigarrena.

Gaiarekin lotuta performance bat burutuko da, May Serranoren eskutik, Bilboko Alde Zaharrean dagoen «Boutique de la media» dendan (Santiago Plaza), 18.00etatik 20.00etara, eta sari-banaketan zehar ere ikusteko aukera izango dugu.

Bestalde, txalaparta, trikitixa, pintxoak eta sorpresa gehiago izango ditugu! Giro ezin hobea! Anima zaitez eta gerturatu.

Ir Atrás