Egunak: 2022ko, maiatzaren 18 eta 19an
Lekua: Centro Cívico Ibaiondo (La Bolsa). Bilbao
Kontaktua: bizkaia@medicusmundi.es / 944127398
Leku kopurua: Edukiera bete arte
Prezioa: Doan
Izena emateko epea: 2022/05/13
Indarkeria mota ugarik zeharkaturik daude LGTBIQ+ pertsonen bizitzak. Jardunaldi hauetan, indarkeria sinbolikoa jorratuko dugu; eguneroko indarkeria ikusezin hori, kultur errepresentazioen, komunikabideen, biraoen, txisteen, mespretxuzko begiraden eta, nola ez, normatiboak ez diren bizitzak astuntzen eta isilarazten dituzten isiltasunen bidez gauzatzen direnak.
Indarkeria-mekanismo horiek guztiak eredu menperatzaile heteronormatibo, etnozentriko nola neoliberal baten isla dira, eta egitura ezberdinez baliatzen da mantentzeko eta legitimatzeko.
Lankidetzaren sektorea ez da libratzen isiltasun horietatik, ez GKEtan ez erakunde publikoetan, ez dutelako kontuan izan sexu- eta genero-aniztasuna. Alabaina, apurka-apurka, isiltasun horiek hausten doaz Iparralde eta Hegoalde globaletan, erakundeetan, gizarte- eta herri-antolakundeetan, eta indarkeria sinbolikoaren praktikentzako alternatiba izango direnak proposatzen dira.
Horregatik, gogoeta-gune bat sortu nahi dugu gure errealitateaz jabetzeko eta espazio publikoetan zein geure antolakundeetan sexu- eta genero-aniztasuna lantzeko era berri batzuk pentsatzeko, pertsona guztientzako espazio bizigarriagoak izan daitezen.
EGITARAUA
Jardunaldia amaitzean MOKADUTXO batera GONBIDATZEN zaituztegu HIKA ATENEON (Eskola Zumarkalea, 1, 48006 Bilbo).
Egitaraua hemen 







