JARDUNALDIAK DURANGO 2021: Hizlariak

Arantza Campos

Arantza Campos

Arantza Campos UPV/EHUko Zuzenbidearen Teoriaren irakasle titularra da. UPV/EHUko Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Masterra ko-zuzentzen du UPV/EHUn 2001. urteko bere lehen ediziotik. Konstituzio Zuzenbidearen Sare Feministaren Zuzendaritza Batzordeko kide, Manual de Derecho Constitucional español con perspectiva de género [Espainiako Konstituzio Zuzenbidearen eskuliburua genero ikuspegiarekin] gaia duen lanetako bat da haren azken argitalpena.

Rosa Cobo Bedia

Rosa Cobo Bedia

Rosa Cobo Bedia Soziologiako irakasle titularra da A Coruñako Unibertsitatean. Teoria Feministaren Historia ikastaroaren VII. edizioa zuzentzen du A Coruñako Unibertsitatean. A Coruñako Unibertsitateko Atlánticas. Revista Internacional de Estudios Feministas aldizkariaren zuzendaria da. Prostituzioari eta Pornografiari buruzko Nazioarteko Ikerketen Sare Akademikoaren presidentea da. Hauek dira argitaratutako bere azken liburuak: PORNOGRAFIA. DEL PLACER AL PODER [Pornografia. Plazeretik boterera] (Ediciones B, 2020) eta LA PROSTITUCIÓN EN EL CORAZÓN DEL CAPITALISMO [Prostituzioa kapitalismoaren bihotzean] (Libros de la Catarata, 2017). Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkariak Pentsamendu Feministaren Aitortza eman zion 2020an.

Sarah Berlori

Sarah Berlori

Sarah Berlori euskal jatorriko aktibista feminista bat da. Bilbon bizi da egun. Sakon –eta beti ikuspegi feminista batetik– aztertu izan du prostituzioaren jatorria eta helmena. Instituzio patriarkal horrek gauzatzat hartzen ditu pertsonak, eta laidotu, jipoitu, torturatu eta suntsitu egiten ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta tratu oneko gizarte bat lortzea eragozteaz gain. Prostituzio sistematik bizirik irtetean duen bere esperientzia pertsonala gehitzen dio eskuratutako ezagutza teorikoei, ikuspegi gizatiarragoa, sakonagoa eta enpatikoagoa emanez salaketa egiterakoan. Sarah-k pasioz, erabakimenez, adorez eta itxaropenez azaltzen du bakerako eta justizia sozialerako mezua, abolizionista gisa eta emakume eta nesken giza eskubideak defendatzen. Euskal Herriko hainbat elkartetako militantea izan da eta, egun, banako gisa laguntzen du emakume eta nesken kontrako indarkeria ezabatzea xedetzat duen proiektu orotan. Sarah-ren esanetan, “aske erabakitzea zapaltzailearen alde dago beti, inoiz ez zapaldua denaren alde. Emakume eta nesken giza eskubideen urraketa hizpide dugunean, erabilitako diru kopurua hutsala bihurtzen da zeren ez dago dirurik emakume bat osorik utziko duenik putazale eta proxenetek jasanarazten dizkiguten praktika mingarri, nazkagarri zein bortxazkoetatik. Soilik prostituzioa abolitzen dugunean hitz egin ahalko dugu benetako demokrazia batez”.

Ilargi Mayor Alforja

Ilargi Mayor Alforja

Amaranta Elkartasun Fundazioaren Ordezkaritzaren lurralde-koordinatzailea Algecirasen, Hegoaldeko Mugan. Gizarte-hezitzailea eta kulturarteko bitartekaria, esperientzia zabala esku-hartze komunitarioan testuinguru multikulturaletan. Taldeen bideratzailea eta tresna artistikoen bidezko esku-hartzean aditua. Gizakien, emakumeen, gazteen eta haur migratzaileen salerosketa. Elkarteen munduan, bi elkarteen bazkide sortzailea da: AREJ (Sueños de niños y jóvenes), Birchiffa-ko zentro komunitario batean, Tanger, eta CREACTIVAS, gizartea eraldatzeko artea.

Carolina Escobar Sarti

Carolina Escobar Sarti

Guatemalarra, idazle, zutabegile, unibertsitateko irakasle, feminista eta ikertzaile soziala. Olof Palme Domina jaso zuen 2019an, La Alianza Elkartearen buruan sexu-indarkeriatik eta pertsonen salerosketatik bizirik irten diren neska, nerabe eta gazteen defentsan eta arreta integrala eskaintzen egindako lanagatik. Berak sortu zuen erakunde hori. Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktorea da Salamancako Unibertsitatetik. Populazioa eta Garapena espezializazioa burutua du FLACSO Gizarte Zientzien Latinoamerikar Fakultatean, maisutza Hispanoamerikar Literaturan Rafael Landívar Unibertsitatetik, eta lizentziatura Letretan Guatemalako Haraneko Unibertsitatean. Irakasle izana da azken bi unibertsitate nazional horietan, eta irakasle gonbidatua Erdialdeko Amerikako, Estatu Batuetako eta Europako unibertsitateetan. Lan ugari argitaratu izan du: saiakerak, poesia liburuak, ipuinak, gizarte-ikerketako lanak eta ehunka prentsa-artikulu nazioko eta nazioarteko komunikabideetan. Forbes aldizkariaren arabera, Latinoamerikako 100 emakume garrantzitsuenen artean zegoen 2019n, eta Erdialdeko Amerikako 100 emakume garrantzitsuenen artean 2020an eta 2021ean. Hamaika aitortza eta omenaldi jaso izan du bere herrialdean, sektore guztietatik. Guatemalaren ordezkaria izan da nazio eta nazioarte mailako hainbat ekitalditan, bai bere literatur ibilbideagatik bai ibilbide akademiko eta aktibistarengatik.

Raúl Marcos Estrada

Raúl Marcos Estrada

Sexologoa eta psikologoa da. Ernaize Sexologia Zentroan egiten du lan 2002tik, Gasteizko Udalaren Asexoría Sexualitatearen Arretarako Zerbitzuko taldearen parte izanik. Horrez gain, sexu-heziketa landu izan du denbora honetan guztian nerabe, gazte eta familiekin, eta prestakuntza eman die gizarte-eragileei. Duela urte batzuetatik, Internet, IKT eta era digitala bilakatu dira prestakuntza emateko bere gaiak, bai gazteei zein helduei.