JARDUNALDIAK DURANGO 2021- “Sexu-esplotaziorako nesken eta emakumeen salerosketa” eta “Haurrak eta nerabeak pornoaren aurrean: sexu-hezkuntzarako gakoak”

Egunak: 2021/09/24

Lekua: San Agustin Kultur Gunea (San Agustinalde 12. Durango)

Kontaktua: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 944127398

Leku kopurua: Edukiera bete arte

Prezioa: Doan

Izena emateko epea: 2021/09/23


Irailaren 24anEmakumeen eta haurren sexu-esplotazioaren eta trafikoaren aurkako Nazioarteko Egunaren markoaren barruan, Andereak Elkarteak eta medicusmundi Bizkaiak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, Sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketa” eztabaida-jardunaldia antolatu dugu Durangon, goizeko ordutegian. Arratsaldean ordea, “Haurrak eta nerabeak pornoaren aurrean: sexu-hezkuntzarako gakoak” mahai-ingurua egingo da.

Bi jardunaldien helburua eragileen arteko topaketa- eta truke-espazioak sortzea da, bi gaien inguruko elkarrizketa eta solasaldia emateko.

Horretarako, goizeko jardunaldian, sexu-esplotazioa helburu duen emakumeen eta nesken salerosketari buruzko gogoeta egingo da, emakumeen eta nesken gorputzen merkaturatzea adierazpenik larriena dela abiapuntutzat hartuta, eta emakumeen aurkako indarkerien eta giza eskubideen urraketa larrien bidez betikotzen den sistema kapitalista eta heteropatriarkal baten emaitza izanik.

Arratsaldean, adin txikitatik pornografiarako sarbideari eta sexu-heziketaren beharrari buruzko mahai-ingurua egingo da. Horretarako, gizartean kontsumitzen den pornografian emakumeek jokatzen duten papera zein den aztertuko da, eta, transmititzen diren sexu-harremanen ereduaz hitz egingo da, eta hortik haurtzaro eta nerabezaroko harremanetan eta garapenean duten eraginak azalduko dira.

Topaketa biak doakoak izango dira eta Durangoko San Agustin Kultur Gunean (San Agustinalde kalea 12) egingo dira. Ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira, Zoom bidez. Plazak mugatuak dira.

Parte hartzeko izena emateko inprimakia bete behar da.

Programa eta jardunaldien informazio osoa partekatzen dugu.

Zuen zain gaude!

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen