Vanessa Siliezar Turcios

Abokatu feminista, Zigor Zuzenbidearen arloko Orientazioa eta Auzitegi Medikuen Ikuspegiko Kriminalistika eta Kriminologia prestakuntza du. Hamar urtetik gorako esperientzia du genero-indarkerian eta giza eskubideetan. Irakasle da Hondurasko CURLA - Itsasertz Atlantikoko Eskualdeko Unibertsitate Zentroan (Hondurasko Unibertsitate Nazional Autonomoari atxikia), Emakumeari buruzko Ikasgaiak eta Giza Eskubideak ikasgaietan. Halaber, Indarkeriari buruzko Eskualdeko Behatokiko genero-unitateko koordinatzailea da, eta Unibertsitatea eta gizarte zibila lotzeko sailari atxikitako generoari eta giza eskubideei buruzko unibertsitate-ikastaroen koordinatzailea. Horrez gain, UDIMUF - Emakumearen eta Familiaren Garapen Integralerako Unitatearen kide fundatzailea da, LGTBI komunitatearen eskubideen alde eta indarkeria matxistak desagerraraztearen aldeko borrokan.
Ibai Fresnedo

Ibai Fresnedo Euskal Herriko LGTB+ mugimenduaren aktibista da; Hiruki Larroxa Kolektiboa elkarteko eta Harro! Transmaribibollo Palataforma-ko kide. Esku-hartze sozialetik hezkidetza, sexu eta genero aniztasuna eta zis gizonen desboteretzea lantzen ditu. Kolektiboen, herri mugimenduen edota instituzioen barruan heteropatriarkatua akabatzeko estrategiak aportatuz.
Andrea Momoitio

Kazetaria. Ikasketa Feminista eta Generoko eta Kazetaritza Digitaleko masterrak. Pikara Magazineren koordinatzailea. Batik bat, proiektuko markaren irudiari buruzko gaien arduraduna. Público, eldiario.es eta El Salton idazten du nagusiki, baina apenas dagoen ezezkoa ematen dion lankidetzarik. Prestatzailea.
Indyra Mendoza Aguilar

CATTRACHAS erakunde lesbiar feministaren fundatzailea eta koordinatzaile nagusia, Hondurasen LGTTBI pertsonen giza eskubideak defendatzeko eta horiek politikan eragiteko ikertzera eta komunikatzera zuzendutako erakundean, alegia. Feminista, ekonomista. Komubikabideen eta lesbiana, bisexual, gai eta transexualen indarkeriazko heriotzen behatokietan aditua. LGTTB pertsonen giza eskubideen urraketen behatokiaren ondoriozko kasu enblematikoak lantzen ditu. Giza Eskubideen Eskualde Sistema eta Sistema Unibertsal esparruan nazioarte mailan eragiteko aditua. Pertsonen arreta bereizirako justizia-sistema, hots, sexu-orientazioan zein genero-identitatean eta justizia-sistemak LGTTBIko biktimak eta lekukoak babesteko dituen arriskuen azterketan oinarritua dena, indartzeko abileziak garatu ditu. Indarkeriazko heriotzen eta giza eskubideen urraketei buruzko TMIS sistemaren sortzailea, nazioarteko gomendioen jarraipena egiteko SIARE sistemarena eta komunikabideetan ikuspegi bereizia duten adierazleen erabilpeneko SIMMAL sistemarena.
Irantzu Varela Urrestizala

Kazetaritzan lizentziaduna; masterra eta doktorego ikastaroak globalizazio, garapen eta nazioarteko lankidetzan Euskal Herriko Unibertsitatean; genero eta komunikazioko graduondokoa Habanako Unibertsitatean. Komunikazioan, ikuspegi feministan eta genero-indarkerian aditua. Faktoria Lila, alegia sorkuntza, prestakuntza eta ekintza feministako gunearen koordinatzailea. El Tornillo, lehen La Tuerka-n eta orain La Frontera-n, Publico TBn ematen den espazio feministaren sortzaile eta aurkezlea. "El Nunca Me Pegó" (Berak Ez Ninduen Inoiz Jo) bikote heterosexualean ematen den indarkeria psikologikoari buruzko dokumentalaren zuzendaria. EITB, Pikara Magazine, VICE eta antzeko komunikabideetan kolaboratzailea da, betiere ikuspegi feministatik, eta tailerrak, solasaldiak eta konferentziak ematen ditu espazio feminista eta akademikoetan, betiere komunikatzailearen ikuspegitik landuta.
Lala Mujika Flores

Fernando Altamira Basterretxea

2000. urtean INCYDE, Lankidetzarako eta Garapenerako Ekimenak gizarte-aholkularitza sortu genuen, eta ordutik antolakundeak sendotzeko eta ondo eramateko prozesuak bideratzen ditugu, estrategia-hausnarketen, diagnostikoen eta esperientzien ebaluazioen eta sistematizazioen bidez. Garapenerako lankidetzan intersekzionalitatearen begiradaz sexu- eta genero-aniztasuna ikertzea da, egun, gehien motibatzen nauen esparruetakoa. Nire doktore-tesia gai horri buruz egiten ari naiz Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.