BILBO 2020 – Hitzaldien laburpena

HITZALDIA: Bageunden eta ez gintuzten ikusten. Sexu- eta genero-aniztasuna GGKEetan

HITZALDIA: Bageunden eta ez gintuzten ikusten. Sexu- eta genero-aniztasuna GGKEetan

FERNANDO ALTAMIRA BASTERRETXEA. LGTBIQ+ pertsonak beti hor egon garen arren, badirudi orain hasi gaituztela ikusten garapenaren sektorean. Gero eta antolakunde eta erakunde gehiagok txertatzen dituzte, pixkanaka-pixkanaka, sexu- eta genero-aniztasuna euren lanetan. Nagusi den eredu neoliberal, etnozentriko eta heteronormatiboaren aurrean, lankidetza eraldatzaile ez-normatiboa hezurmamitzen doa, eta alternatiba bila ari da. Hondurasen eta Euskadin laguntzen ditugun prozesu batzuen bidez, antolakunde eta erakundeei bultzatzen dituzten prozesuetan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzen lagunduko dieten gako batzuk identifikatzen goaz.

EZTABAIDA-MAHAIA - Nondik gatoz: Esperientziaren bidezko ikaskuntzak

EZTABAIDA-MAHAIA - Nondik gatoz: Esperientziaren bidezko ikaskuntzak

VANESSA SILIEZAR TURCIOS. Hondurasen, sexu- eta genero-aniztasunerako mugimendua borrokan ari da bere eskubideen aitortza ukatzen dion Estatu baten parte aktiboa izateko. Aurreiritziz betetako gizarte atzerakoi batean borroka horretan eman diren aurrerapenak giltzarri izan dira LGBTIQ kolektiboaren eskaerak agenda sozial eta politikoan txerta daitezen, baina, batez ere, gizarte zibileko antolakunde asko horiek bultzatzera deituak senti gaitezen, gure adiskideen eskubideak geure egiteko, sustatzeko eta bermatzeko.

EZTABAIDA-MAHAIA - Nondik gatoz: Esperientziaren bidezko ikaskuntzak

EZTABAIDA-MAHAIA - Nondik gatoz: Esperientziaren bidezko ikaskuntzak

IBAI FRESNEDO. LGTB+ militantzia politikoa Euskal Herrian, historikoki, beste mugimendu eta borroken behar eta lehentasunen eraginez azpiratua izan da. Eta gora-beherez betetako garapena esperimentatu izan du. Baina egun, berriz ibiltzen hasi den LGTB+ mugimendua bizitzen ari gara, esku batean adreilua daukala eta bestean ikuspegi intersekzionala.

EZTABAIDA-MAHAIA - Nondik gatoz: Esperientziaren bidezko ikaskuntzak

EZTABAIDA-MAHAIA - Nondik gatoz: Esperientziaren bidezko ikaskuntzak

ANDREA MOMOITIO

EZTABAIDA-MAHAIA - Norantz goaz: Sexu- eta genero-aniztasunaren erronka eta desafioak. Osasuna, hezkuntza eta politika auzitan.

EZTABAIDA-MAHAIA - Norantz goaz: Sexu- eta genero-aniztasunaren erronka eta desafioak. Osasuna, hezkuntza eta politika auzitan.

INDYRA MENDOZA AGUILAR. Injustizia sozialak, indarkeria sozioekonomiko, politiko eta kulturalak, ideologia patriarkaleko taldeen nagusitasunak eta eremu instituzional publiko-politikoan txertatu eta legitimatutako pentsamendu fundamentalista erlijiosoak LGBTTTI pertsonen pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko erak ezabatzea bilatzen dute, zeinak tratu berdina eskatzen ari baitira estatuari euren giza eskubideak egikaritzean. Hondurasen oraindik jarraitu egiten dute pertsonen kontrako erasoak euren sexu-orientazioagatik edo euren genero-identitatea zein -adierazpenarengatik, eta erasotzen dietenen ustetan arau sozialei aurre egiten omen dietenak zigortzeko nahiak bultzaturik egon ohi dira, ondorioa aurreiritziengatiko indarkeriazko ekintzak direlarik. Ez du ematen lesbiana, gai, bisexuala edo transgeneroa izan beharra dagoenik erasotua izateko: homosexualitatearen edo transgenero-identitatearen pertzepzio hutsa nahikoa da benetako arrisku egoera eragiteko. Azpimarratu beharra dago LGBTTTI populazioaren kontrako bereizkeria eta indarkeriazko testuinguru horretan komunikabide sozialek Hondurasen jokatu duten zeregin negatibo garrantzitsua. Gorrotozko diskurtsoak, bere aldetik, nagusitzen joan dira fundamentalista erlijiosoen agenda erlijioso eta politikoan. Horren guztiorren ondorioz, funtzionario publikoek genero estereotipoetan oinarrituz jarraitzen dute euren jardueran, LGBTTTI kolektiboko pertsonen kaltetan; egoera are larriagoa da emakumezko transen kasuan, ekintza eta jarrera matxistez gain transfobikoen biktima ere baitira. Eskubideak izan ditzaken subjektu mota baten kontzepzio mugatua arau-hierarkia gorenetik hasi eta bigarren mailako legeetaraino hedatzen da, are maila beheragoko erregelamendu-arauetara, eta estatu indarkeria sortzen du. Indarkeria hori, gainera, ez da bakarrik legezkotasun printzipioan oinarritzen, legea aplikatu behar duten funtzionario publikoak sinetsita baitaude indarkeria hori legitimoa dela.

EZTABAIDA-MAHAIA - Norantz goaz: Sexu- eta genero-aniztasunaren erronka eta desafioak. Osasuna, hezkuntza eta politika auzitan.

EZTABAIDA-MAHAIA - Norantz goaz: Sexu- eta genero-aniztasunaren erronka eta desafioak. Osasuna, hezkuntza eta politika auzitan.

LALA MUJIKA FLORES. Heteronormatiboa ez den ikuspegi batetik osasuna birpentsatzeko kontuan hartu behar litezkeen elementuak: 1.- Kontzientzia politiko eta soziala: osasun guneetan egiten edo esaten dugunak garrantzia du, osasun lanbidean ez dago neutraltasunik. 2.- Begirada anitza: auzitan jartzeai begirada hori oztopatzen duten sexuari, generoari eta nahi normatiboari buruzko eskema teorikoak. 3.- Diskurtsu bio-medikoa eta horren ondorioak aztertzea: planteamendu determinista eta medikalizatu batetik ezinezkoa da osasun-espazio despatologizatzaile bat eraikitzea. 4.- Askotariko LGTBI+ bizimoduen aitortza: Sexualitateari eta generoari buruz erabiltzen diren eredu teorikoak, sarritan, normaltasunaren helburua lortzera zuzentzen dira, bizitzeko eta ondo bizitzeko modu bat aurkitu ordez. POSIBLE DIRA LGTBI+ BIZITZA GUZTIAK

EZTABAIDA-MAHAIA - Norantz goaz: Sexu- eta genero-aniztasunaren erronka eta desafioak. Osasuna, hezkuntza eta politika auzitan.

EZTABAIDA-MAHAIA - Norantz goaz: Sexu- eta genero-aniztasunaren erronka eta desafioak. Osasuna, hezkuntza eta politika auzitan.

IRANTZU VARELA URRESTIZALA. “Deseraiki normaltasunaren diskurtsoa, guztientzako izango den gizateria eraikitzeko" Diskriminazio guztiek, historian zehar, legitimatzen dituen diskurtsoa garatu behar izan dute, gehiengoa (ez, ezinbestez, kopuruan) diskriminatutako gutxiengoaren (ez, nahitaez, kopuruan) aurka indarkeria erabil dezan konbentzitu ahal izateko. Indarkeriaren diskurtso legitimatzailean, ardatz nagusi bat ageri da beti: Normala dena. Normaltasunaren jabe direnek behar dituzten aitzakia guztiak aurkituko dituzte euren nagusitasuna, euren pribilegioa eta horiek biek berekin dakarten indarkeria justifikatzeko. Historia, Medikuntza, Tradizioa edo Herri Kultura, kasu, Normala dena betikotzeko espazioak izango dira, eta, aldi berean, mugak ezartzeko balioko dute, horietatik kanpo indarkeria pairatzen dutenak geratzen direlarik. LGTBIQ kolektiboari dagokionez, ideia batean gauzatzen da hori, indarkeriazko artelazki baten gisa gizarte-eremu guztietako sinesmenak zeharkatzen dituelarik: normala izatea heterosexuala izatea da. Gure erronka? Normaltasunaren diskurtsoa apurtzea.