Egunak: 2020/02/20
Lekua: La Bolsa, Pelota 10
Kontaktua: bizkaia@medicusmundi.es / 944127398
Leku kopurua: Edukiera bete arte
Prezioa: Doan
Izena emateko epea: 2020/02/17
Jardunaldiaren helburua da sexu- eta genero-aniztasunaren gainean hausnartzea ikuspegi lokal-global batetik. Nondik gatoz? Norantz goaz? Eta, bidean… nola egiten dugu?
Horretarako, Euskal Herriko eta Honduraseko hainbat gizarte-eragile biltzea proposatu dugu, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko ikaskuntzak eztabaidatu eta partekatzeko, eta etorkizuneko erronkak zein diren era kolektiboan aztertzeko.
Jardunaldiak, beraz, hau du xede:
- Sexu- eta genero-aniztasuneko ikaskuntzak ikusaraztea, Euskal Herrian non Hondurasen, esperientziak eta praktika onak partekatuz.
- Gaur egunean diren erronkak aztertzea, arreta hezkuntza, osasuna eta politika arloetan jarriz.
“Generando conciencia social sobre la violencia simbólica desde la perspectiva de la diversidad sexual y de género en el ámbito educativo, sanitario y universitario” proiektuaren testuinguruan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziaturik jardunaldia da hau.
EGITARAUA
Jardunaldia amaitzean MOKADUTXO batera GONBIDATZEN zaituztegu SAREAN (Mariaren Bihotza plaza, 4. Bilbao) “La Santa Mari (c) a” -ko Kontzertu-DJarekin
